"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ema, hildakoak ikus ditzakeen mediku erretiratu berri bat, amaren heriotza eta konpontzeke dituen arazo propioak prozesatu nahian dabil. Bere iloba Julie iristen denean eta Piedrabuenako —indarkeriak zeharkatutako aldieretako auzo bateko— hiru nerabe hiltzen dituztenean, bizien eta hildakoen arteko oreka hauskorra puskatuko duen fenomeno bitxi bat piztuko da. Ordura arte Emari bakarrik zegokion zama auzo osora zabaltzen hasiko da: hildakoak presente geratzen hasi eta inork ezingo dio ihes egin bere mamu propioen soinuari.



