Senarra kartzelan duela, Lassad ezagutu du Nourak. Berehala maiteminduko dira eta elkarrekin bizi nahiko dute. Baina Jamel presondegitik aterako da, eta, legeak behartuta, Nourak berarekin bizi beharko du berriz ere. Zuzendariaren bigarren film luzea.
Hinde Boujemaak (Cartago, Tunisia. 1971) Ya Man Aach (It Was Better Tomorrow) film luze dokumentala zuzendu zuen 2012an. Veneziako zinema-jaialdiko Sail Ofizialean estreinatu, eta nazioarteko hainbat lehiaketatan izan zen ondoren. 2014an lau film labur zuzendu zituen emakumeek bizi duten diskriminazioaren eta desberdinkeriaren aurkako borroka sustatzeko kanpaina baten barruan. Urte hartan bertan, beste sari batzuen artean, film labur onenaren Muhr saria irabazi zuen Dubaiko zinema-jaialdian Et Romeo épousa Juliette (...and Romeo Married Juliet) film laburrarekin. Le rêve de Noura zuzentzen duen lehenengo fikzio-film luzea da.