71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner

Hautatutako proiektuak
Ikusmira Berriak
Ikusmira Berriak Sariak
Izena emateko data: 2019ko uztailaren 1etik - abuztuaren 30era arte

IKUSMIRA BERRIAK  ikus-entzunezko proiektuei laguntzeko programa bat da. Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren elkarlanaren ondorioa da. 2018tik kide berriarekin: Elías Querejeta Zine Eskola.

IKUSMIRA BERRIAK programaren helburu nagusia ikus-entzunezko sormena bultzatzea da, bere programa bi ardatz hauen inguruan eratuta: PRESTAKUNTZA eta EKOIZPENA.


EGONALDIAK - PRESTAKUNTZA

Ikusmira Berriak ekimenak proiektuak garatzea helburu duen erresidentzia programa hartzen du bere gain, baita berrikuntzan oinarritzen diren ikusentzunezkoak ekoizteko laguntza-plana ere.

Erresidentziak sorkuntzarako espazioa, testuingurua eta denbora eskaintzea du xede. Partehartzaileek euren egitasmoak borobiltzeko zortzi astez jardungo dira, euren lanekin lotura duten ekimenetan parte hartuz. Hala bada, hautatuak izan diren proiektuen araberako lantegiak antolatuko dira eta parte hartzaileek profesionalen aholkua izango dute.

2020ko EDIZIOA: Ikusmira Berriak sei astetik zortzira luzatu du egonaldia.

Egoiliarrek beren proiektuak sei astetan, martxoa eta apirila bitartean garatuko dituzte. Denbora horretan, ekoizle eta zinemagileen tailerretan parte hartuko dute eta adituen batzordeko kideen aholkuak jasoko dituzte. Batzordea Sergio Oksman, Javi Martín eta Eugenia Mumenthaler –ek osatuko dute 2020an.

Irailean, berriz, Donostiara itzuliko dira, egonaldiko azken bi asteak osatzera. Itzulera horretan, proiektua garatuago ekarriko dute, zinemaren industriarekin partekatu ahal izateko. Azken fase horretan, pitching saio baterako prestatuko dira (proiektuaren aurkezpena), Zinemaldian egongo diren industriako profesionalekin bilerak adostu ditzaten.

INSKRIPZIOA

2020ko edizioa: zabalik egongo da 2019ko uztailaren 1tik abuztuaren 30era arte


FILMAK - EKOIZPENA

IKUSMIRA BERRIAK programaren egonaldian burututako proiektuak Donostia Zinemaldiaren zenbait sailetan programatuko dira.

Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, halaber, lanak esparru espezializatu batean proiektatzeko konpromisoa hartzen du.

Informazio gehiago: ikusmira@ikusmiraberriak.eu

 

SQLSTATE[42S22]: Column not found: 1054 Unknown column 't_7938' in 'order clause', FILE: /var/www/vhosts/sansebastianfestival.com/httpdocs/publica/templates/mod_pagina_logo.php, LINE: 28

SQLSTATE[42S22]: Column not found: 1054 Unknown column 't_7938' in 'order clause', FILE: /var/www/vhosts/sansebastianfestival.com/httpdocs/publica/templates/mod_pagina_logo_derecha.php, LINE: 21


SQLSTATE[42S22]: Column not found: 1054 Unknown column 't_7938' in 'order clause', FILE: /var/www/vhosts/sansebastianfestival.com/httpdocs/publica/templates/mod_pagina_logo_derecha_abajo.php, LINE: 21
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: