tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Industria > Zinemaldia & Technology > Zinemaldia & Technology
Zer da?
Zer da?
Programa
Programa
Eskertzak
Eskertzak

Etengabe ari da aldatzen ikus-entzunezkoen sektorea; besteak beste, teknologia berrien etorreragatik. Beste alor batzuetan —bideojokoak, medikuntza...— probatu dira tresna horiek, eta orain zinema dute aplikazio-eremu. Zinemaren munduan erabiltzen ari dira jada bloke-kateak, errealitate birtuala eta mistoa, neuroteknologia eta hizkuntzaren teknologiak, eta narratiba ezberdin bat ez ezik negozio-aukera berriak ere ari dira sortzen industria horretan.

Aurrerapen teknologiko berriak, haien aplikazio posibleak eta sorkuntzan zein negozioan agertzen diren aukerak bertatik bertara ezagutzeko, 2018an bat egin zuten Donostia Zinemaldiak, Tecnaliak, Tabakalerak eta Petronorrek, eta zinemaren eta IKTetako berrikuntzaren arteko topagune bat eraikitzea xede duen jardunaldi berri bat jarri zuten martxan.

Zinemaldia & Technology jardueraren lehen edizioa irailaren 23an izan zen Tabakalera, Donostia Zinemaldiaren esparruan, eta teknologo, zinemagile eta industria zinematografikoko profesionalentzat bihurtu zen. J.A. Bayona zuzendariaren eskola magistralak hasiera eman zion jardunaldia eta sektorean teknologiaren integrazioa ahabidetzen duten eragile publiko eta pribatuak bildu zituen.

Zinemaldia & Technology Donostia Zinemaldiaren apostu estrategiko bat da eta bigarren edizioan ikus-entzunezko industriari eta teknologiari buruz gogoeta egiteko erakargune gisa posizionatu nahi du. Bazkide eta jarduera berriak izango ditu 2019n.

Europa Creativa MEDIAren laguntzaz, European Film Forumen bidez

Era berean, European Film Forum ekimenaren bitartez, Europa Creativa MEDIAren laguntza jasoko du jardunaldiak. Erakunde horrek Europako industria zinematografiko eta ikus-entzunezkoa indartzea du helburu.
 
2019
Aurreko edizioak
2018
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea