tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 68. Edizioa 2020  > Filmen izen-ematea > Araudia > DALE! Saria (Europa-Latinoamerika Garapena) 
DALE! Saria (Europa-Latinoamerika Garapena) 
Araudia
 

Iberoamerikako Ikusentzunezko Zinematografiako Agintarien Konferentzia (CAACI) ikus-entzunezko eta zinemako ekoizpenean espezializatutako nazioarteko agentzia bat da, Iberoamerika eskualdera zuzendutakoa. CAACIren helburua honakoa da: Iberoamerikako herrialdeetako ikus-entzunezkoen esparruan zinematografiaren arloa garatzea, eta bidezko partaidetza baten bitartez, eskualdeko jarduera zinematografikoan integratzea. 

Beste alde batetik, Europako Zinema Agentzietako Zuzendarien Elkarteak (EFAD) Europako 35 herrialdeetako (Europako Herrialdeak, Islandia, Norvegia, Ipar Mazedoniako Errepublika, Montenegro, Serbia, Suitza eta Erresuma Batua) zinema-agentzietako zuzendariak biltzen ditu. EFADeko kideek laguntza nazionala ematen dute Europako ikus-entzunezkoen eta zinemaren sorkuntzarako, eta lan europarren Europa eta nazioarteko banaketa eraginkorrerako.

2016ko martxoan Toulousen egin zen EFAD/CAACI batzarreko bukaerako adierazpenean, besteak beste, elkarrekin kogarapenerako sari bat sortzea proposatu zen, hasierako fasean elkarlana bultzatzeko, benetako koprodukzio artistikoen kopurua handitzeko eta Europaren eta Latinoamerikaren artean elkarlan egituratu bat eraikitzeko asmoz. Sari hori zinema-jaialdi handi batzuetako foro profesionalen eremuan eman behar zela erabaki zen.

Donostia Zinemaldia Europako zinema-ekitaldi handienetako bat dela eta bere Industry Clubak, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa antolatuz, dagoeneko gure bi kontinenteen arteko gune gisa jarduten duela kontuan hartuz, DALE! Saria (Europa-Latinoamerika Garapena) aurkezteko leku ezin hobea dela dirudi.

Ondorioz, saria 68. Donostia Zinemaldiaren barruan, 2020ko irailaren 20, 21, 22 eta 23rean, egingo den Europa-Latinoamerika IX. Koprodukzio Foroan emango da. Nazioarteko epaimahai batek emango dio Europa-Latinoamerika IX. Koprodukzio Foroan aukeratutako proiektu bati. 

DALE! Saria (Europa-Latinoamerika Garapena) arautuko duten baldintzak honako araudi honetan zehaztuta daude: 
 

1. ARTIKULUA - Araudiaren helburua

DALE! Sariaren bidez, zinema-industriaren arloan Europaren eta Latinoamerikaren arteko lankidetza bultzatzeko ekarpen bat egin nahi da. Ekarpena kogaparen sari baten bidez gauzatuko da eta sari hori honako baldintzen arabera emango da.

2. ARTIKULUA - Hautapen-irizpideak

DALE! Saria (Europa-Latinoamerika Garapena) IX. Koprodukzio Foroan parte hartzeko aukeratutako proiektuetara zuzenduta dago.

DALE! Saria (Europa-Latinoamerika Garapena)aukeratutako proiektuaren garapen-gastuak ordaintzen laguntzeko da.

Proiektuak koprodukzio bat izateko diseinatuta egon behar du, gutxienez Europako eta Latinoamerikako herrialde bana tartean sartuta.

Koprodukzio-bazkide «berrien» arteko koprodukzio bat izateko diseinatuta dauden proiektuetan arreta berezia jarriko da; hau da, normalean elkarlanean aritzen ez diren Europako eta Latinoamerikako herrialdeetako bazkideen arteko proiektuetan.
Proiektuak lotura berezi bat eduki behar du honekin:

  • Latinoamerikarekin, Europako ekoizle batek aurkeztutako proiektua bada;
  • Europarekin, Latinoamerikako ekoizle batek aurkeztutako proiektua bada.

Lotura horren oinarria edozein elementu esanguratsu izan daiteke: gidoiaren eduki kulturala, errodatzeko aurreikusitako kokalekuak, aktore-zerrenda edo talde teknikoa, etab.

3. ARTIKULUA - Onuradunaren konpromisoa

Proiektuaren produkzioa burututakoan, sariaren onuradunak behin betiko kopiako kredituetan honako hau barne hartu behar du:

  • DALE! Sariaren aipamena;
  • EFAD elkartearen logotipoa;
  • CAACIren logotipoa.

Logotipoak erakunde horien webgune ofizialetan eskuratu ahal izango dira. Onuradunak proiektuaren amaierari buruzko informazioa emango die EFADi eta CAACIri, baita ustiapenari eta emanaldiei buruzko edozein informazio baliagarria ere (jaialdietarako hautaketa, sariak, antzerki-estreinaldiak, VoDren eskuragarritasuna …)

4. ARTIKULUA - Hautapen-prozedura

DALE! Saria (Europa-Latinoamerika Garapena) emango duen ad hoc epaimahaia honakoek osatuko dute: CAACIko ordezkari batek, EFAD elkarteko ordezkari batek eta Donostia Zinemaldiak izendatutako ordezkari batek.

Epaimahaiaren erabakia behin betikoa izango da.

DALE! Saria (Europa-Latinoamerika Garapena) norentzat izango den 2020ko irailaren 23ean iragarriko da.

5. ARTIKULUA - Saria eta ordaintzeko irizpideak

DALE! Saria (Europa-Latinoamerika Garapena), 20.000 eurokoa da. Baliteke benetan jasoko den zenbatekoa ezberdina izatea, banku-kosturik izanez gero horiek deskontatu egingo baitira.

Saria diru-laguntza ez itzulgarri bat izango da. Bi epetan ordainduko da:

  • % 50 aurretik;
  • % 50 koprodukzio-kontratu bat aurkeztu ondoren, eta betiere, lehenengo ordainketa egiten denetik gutxienez hiru hilabetera.

Baliteke benetan jasoko den zenbatekoa ezberdina izatea, banku-kosturik izanez gero horiek deskontatu egingo baitira.

DALE! Saria (Europa-Latinoamerika Garapena), 20.000 euroko zenbateko gordinekoa, proiektu irabazlearen ekoizle nagusiari –partaidetza handiena duenari– entregatuko zaio, banku-txeke, nazioarteko txeke edo banku-transferentzia baten bidez. Eurotan bakarrik ordainduko da.

6. ARTIKULUA - Estatu-laguntzei buruzko arauak

Europako estatu-laguntzei buruzko arauak betetzeko, Europako agintaritzetatik etorriko den sariaren zenbatekoa de minimis laguntzatzat joko da*. Onuradunak jasotako de minimis laguntzaren aitorpena egin beharko du.

7. ARTIKULUA - Gatazken ebazpena

Arau eta araudi hauen interpretazioarekin lotuta sortzen diren zalantza guztiak EFAD elkarteak eta CAACIk batera ebatziko dituzte.


* 1407/2013 EE Erregelamendua (de minimis laguntzari buruzko erregelamendua), 2013ko abenduaren 24ko Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu bezala

 

FAQ - Filmen izen-ematea

Orokorra

Zinemaldiaren datak

Donostia Zinemaldiaren 68. edizioa 2020ko irailaren 18tik 26ra bitartean izango da.


Izena emateko datak
  • Orokorra 2020/01/15 - 2020/06/30
  • Culinary Zinema 2020/01/15 - 2020/06/15
  • Nest 2020/06/01 - 2020/07/01
  • WIP Latam 2020/06/01 - 2020/07/01
  • WIP Europa 2020/06/01 - 2020/07/01
  • Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa 2020/04/15 - 2020/06/15
  • Zinemaldia Startup Challenge 2020/04/30 - 2020/06/01
  • Ikusmira Berriak: 2020/07/01 - 2020/09/01 (ikusmiraberriak.eu)

Dokumental bat inskriba dezaket?
Zinemaldiak ez du bereizketarik egiten fikzioaren eta ez-fikzioaren artean; bi aukera horietako lanak aurkez daitezke sail guztietan.

Film labur edo ertain bat inskriba dezaket?

Zabaltegi – Tabakalera sailean bakarrik inskriba daitezke.

  • Film luzeak 60’-tik aurrera
  • Film ertainak 30’ eta 59’ bitartean
  • Film laburrak 30’-ra arte

Horrez gain, zure eskolan egindako film labur bat baduzu, Nest-en parte har dezakezu.


Garapen fasean dagoen proiektu bat inskribatu dezaket?
Garapen fasean dagoen proiektu bat baduzu Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan edo Ikusmira Berriak programan inskribatu dezakezu, araudia bete izanez gero.

Film bat edo film labur bat inskriba dezaket sail batean baino gehiagotan?
Goian azaldutako sail zehatz batzuez, film laburrez eta ertainez gain, gainerako filmak Zinemaldiko edozein sailetan inskribatzen dira, eta gero zuzendaritza-batzordeak erabakiko du zein sailetan aurkeztuko diren.

Aurretiko hautaketa

Zer formatu onartzen dituzue lehen hautaketan?
  • Link/Screener, pasahitzarekin
  • DVD
  • BluRay
  • DCP

Azpitituluekin aurkeztu behar dira?
Jatorrizko bertsioan gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez edo frantsesez dauden filmek ez dute azpititulurik behar. Gainerakoek bai.

Work in progress bat bidal dezaket?
Bai.

Trailer bat bidal dezaket?
Ez. Ez dugu trailerrik onartzen lehen hautaketarako.

Zeintzuk dira estreinaldi motak?
  • Munduko estreinaldia
    Filma ez da jendaurrean erakutsi inoiz.
  • Nazioarteko estreinaldia
    Filma zinema-aretoetan estreinatu da edo zinema-jaialdi batean aurkeztu da jatorrizko herrialdean, baina ez beste inon.
  • Europako estreinaldia
    Filma Europatik kanpoko zinema-aretoetan erakutsi edo estreinatu da, baina ez da inoiz aurkeztu Europako herrialde batean.
  • Espainiako estreinaldia
    Filma ez da jendaurrean erakutsi Espainian.
  • Jada estreinatuta
    Filma zinema-aretoetan aurkeztu eta/edo erakutsi da, Espainian barne. Kasu horretan, Made in Spain edo Zinemira Panorama sailetan baino ezin izango da sartu.

Parte har al dezaket nire filmarekin DVDn edo BluRayn estreinatu bada?
Made in Spain eta Zinemira Panorama sailetan bakarrik (eta azken horretan euskal produkzio bat bada bakarrik).

Parte har al dezaket nire filmarekin VOD formatuan estreinatu bada?
Filmak Zinemaldiko Sailetan parte hartu ahal izango du, horietako bakoitzak estreinaldiaren alorrean dituen irizpideen arabera.

Izen-emate kuota

Zein da izena ematearen kostua?

Zinemaldiaren lehen hautaketarako izena emandako film bakoitzeko tasak hauek dira:

  • film laburra edo ertaina (gehienez 59') 70 € (% 21eko BEZa barne)
  • film luzea (gutxienez 60') 100 € (% 21eko BEZa barne)
  • DCP euskarri fisikoan (2,5eko disko gogorra, CRU edo antzekoak) 150 € (% 21eko BEZa barne)
  • DCP bidalketa digitalarekin (Aspera, Media Shuttle edo antzekoak) 200 € (% 21eko BEZa barne), iraupena edozein dela ere.

Tasa hori eurotan ordaindu beharko da izena emateko unean, kreditu txartel bidez (Visa, American Express, Mastercard) edo PayPal.

WIP Latam, WIP Europa eta NEST inskripcioak doainik dira.

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan edo Ikusmira Berriak programarako proiektuen inskripzioak doainik dira.


Dirua itzuliko didazue nire filma hautatzen ez baduzue?
Ez.

Nola ordain dezaket kreditu-txartelik / PayPalik ez badut?

Kreditu-txartelik ez baduzu bankuko transferentzia bidez ordain dezakezu. Horrela bada, jar zaitez harremanetan gurekin films@sansebastianfestival.com helbidera idatzita ordainketa koordinatzeko.


Ikaslea naiz, deskonturen bat al dut?

Ez, ez dago deskonturik izena emateko kuotan ikaslea izateagatik. Alabaina, zure eskolan egindako film labur bat baduzu, doan inskriba dezakezu Nest.


Komunikazioa

Nola jakinarazten da filma hautatua izan dela?
Filmen inguruko informazioa lehen hautaketaren prozesu guztian zehar ematen da. Hautatu ez diren filmen arduradunei 2-3 asteko epean jakinaraziko zaie erabakia posta elektronikoz, filma jaso denetik zenbatzen hasita.

Feedbacka jaso dezaket?
Ez. Zinemaldiak 2.500 film baino gehiago jasotzen ditu urtean eta ez ditu erabakiak hartzeko arrazoiak azaltzen.

Hautaketa

Noiz jakinaraziko da publikoki filma hautatua izan dela?
Filmen berri emateko egutegia komunikazio-sailak ezartzen du, eta izen-ematea egin duen pertsonari jakinaraziko dio aldez aurretik.

Zein da DCPa bidaltzeko azken eguna?

Behin betiko DCPa jasotzeko azken eguna 2020ko irailaren 1a da.


Formularioan hasiera batean eman nuen informazioa zuzendu nahi dut, nola egin dezaket?

Daturen bat zuzendu nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin films@sansebastianfestival.com helbidera idatzita, aldatu nahi duzuna zer den adieraziz.



© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea