tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 68. Edizioa 2020  > Filmen izen-ematea > Araudia > Araudia - WIP Europa
Araudia - WIP Europa
68. Edizioa - 2020
 

Donostia Zinemaldiaren egoitza nagusia honakoa da:

DONOSTIA ZINEMALDIA
TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
Emakume Zigarrogileen Plaza, 1, 2. solairua
20012 Donostia
Tel.: +34 943 481212
ssiff@sansebastianfestival.com

www.sansebastianfestival.com webgune ofizialean informazio xehatua ageri da; horrez gain, Zinemaldiarekin eta bertako sailekin harremanetan jartzeko datuak ematen ditu.

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA Sozietate Anonimoa Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Espainiako Gobernuko Kultura, Hezkuntza eta Kirol Ministerioak osatzen dute zati berdinetan, eta Donostiako alkatea du presidentea. Donostia Zinemaldiko antolakuntzaren burua jaialdiaren zuzendari José Luis Rebordinos da.

Donostia Zinemaldia Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioak (F.I.A.P.F., www.fiapf.com) onartuta dago, lehiatzeko zinema-jaialdien kategorian.

Donostia Zinemaldiaren 68. edizioa Donostian egingo da, 2020ko irailaren 18tik 26ra bitartean.

1. ARTIKULUA

Donostia Zinemaldiak ekarpen positiboa egin nahi dio kulturari eta zinema-industriari.

2. ARTIKULUA

WIP Europa industriaren profesionalei zuzendutako jarduera da. Europar ekoizle gehiengoa duten luzemetraiak postprodukzioa amaitzen eta nazioartean zabal daitezen laguntzea du helburu.

Film horiek industriaren profesionalen aurrean bakarrik aurkezten dira (ekoizleak, banatzaileak, erakusleak, erosleak, telebistak, industria teknikoak, laguntza-funtsak, besteak beste), horrelako ekoizpenak amaitu, banatu eta jendaurrean erakutsi ahal izateko laguntza eman dezaten.

3. ARTIKULUA

Honako hauek aurkeztu ahal izango dira WIP Europa: gutxienez 60’-ko film luzeak, postprodukzio-fasean daudenak, erabat Europan produzitu direnak

4. ARTIKULUA

Profesionalen datu-basearen bidez, hedabideetan eta Zinemaldiaren webgune ofizialean zabalduko da deialdia.

5. ARTIKULUA

Pelikulak Zinemaldiko hautespen batzordeak aukeratuko ditu.

Sei film hautatuko dira. Antolakuntzak kopuru hori aldatzeko eskubidea du, egokitzat jotzen badu.

Aukeratzeko erabakia apelaezina izango da.

6. ARTIKULUA

WIP Europa sailen hautatutako film guztiei partaidetza ziurtagiria emango die Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak.

7. ARTIKULUA

Hona hemen Donostiako WIP Europa sailaren deialdiaren oinarriak:

  • Filmen ekoizleek edo ordezkariek doan eman ahal izango dute izena, izena emateko online formulario bat behar bezala beteta eta araudi honetako oinarriak aldez aurretik onartuta.
     
  • Lehen hautaketa-prozesuan onartutako euskarrien artean honako hauek lehenetsiko dira: DVDa, Blu-ray diskoa (0 eremua/eskualdea) eta/edo esteka.

    Helbide honetara bidali ahalko dira euskarri fisikoak:

    DONOSTIA ZINEMALDIA
    Filmen Saila
    TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
    Emakume Zigarrogileen Plaza, 1, 2. solairua
    20012 Donostia
    Tel.: +34 943 481212
    wips@sansebastianfestival.com

    Bidalitako materiala ez da itzuliko. Gutun-azalean, argi adierazi beharko da ondoko esaldia: «Merkataritza-baliorik gabeko materiala. Erabilera kulturalerako soilik». Zinemaldiak ez du bidalketa-kosturik ordainduko.

    Zinemaldiak, filmak offline ikusi ahal ditzan, beretzat gordetzen du izena eman duten filmak deskargatzeko eskubidea. Hautaketa Batzordeko kideek bakarrik izango dute deskarga hori erabiltzeko aukera.
     
  • Filma ez badago gaztelaniaz eginda, gaztelaniazko, ingelesezko edo euskarazko azpitituluak izan beharko ditu.

8. ARTIKULUA

WIP Europaren hautatutako filmak WIP Europa Industria saria irabazteko hautagai dira. Sari hori Ad Hoc Studios, BTeam Pictures, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim Producciones eta No Problem Sonido enpresek ematen dute saria. Film baten postprodukzio-zerbitzuetan datza saria –ingelesez eta gastelaniaz azpititulaturiko DCP kopia egin arte; eta Espainian barrena banatzea.

Espainiako film batek WIP Europa sailean izena emateko orduan banaketa-enpresa bat izango balu Espainian, banaketa-enpresa horrek izango luke filma estreinatzeko lehentasuna. Bestela, BTeam Pictures banaketa-enpresak izango du lehentasuna.

Industriaren Sarien ekitaldia amaitzean jakinaraziko da WIP Europa Saria, eta Zinemaldiaren amaierako galan entregatuko da diploma.

WIP Europa Industria saria irabazten duen filmak, WIP Europa Saria irabaziko du ere ekoizle gehiengodunarentzako 10.000 €-ek osatuta.

9. ARTIKULUA

WIP Europa parte hartzeak zera dakar berekin:

  • Online izena emateko formularioa behar bezala betetzea. Formularioa webgune ofizialeko (www.sansebastianfestival.com) industriako atalean dago.
  • Aukeratutako film guztietan, WIP Europaren logoa agertu beharko da behin betiko kopiaren kredituetan eta promozio-materialetan. Logotipoa Zinemaldiaren webgunean eskura daiteke.
  • Filmaren produktoreek edo ordezkariek WIP Europa Industria Saria onartzea.
  • Ez sartu filma VOD plataformetan, salbu eta erabilera profesionalerako bakarrik denean eta sarbide mugatuarekin.

10. ARTIKULUA

Zinemaldiko zuzendariak filmak ofizialki gonbidatu ondoren, hautatutako filmen ekoizleek edo ordezkariek izena emateko online formularioa eguneratu, osatu eta baieztatu behar dute 2020ko abuztuaren 5a baino lehen.

Zinemaldiak baieztapen horren sinatzailea hartuko du solaskide bakartzat, filmak Zinemaldian parte-hartzearekin lotutako alderdi guztiak negoziatzeko, baita arduradun bakartzat ere, filmaren ekoizpenean parte har dezaketen beste enpresa edo pertsonen gainetik.

Hautatutako filmaren baieztapen horren bidez, Zinemaldiko zuzendaritzak exijitzen dituen arau guztiak onartutzat emango dira eta ezingo da atzera egin; beraz, filma ezingo da Zinemaldiko programaziotik atera.

11. ARTIKULUA

Zinemaldiak hautatutako filmei egindako gonbidapena konfidentziala izango da, eta ekoizleek edo ordezkariek isilpean gorde beharko dute, Donostia Zinemaldiak ofizialki azaltzen duen arte.

Donostia Zinemaldiaren programazio orokorraz eta emanaldien ordutegiez zuzendaritza batzordea soilik arduratuko da.

12. ARTIKULUA

Hautatutako proiektuen ekoizleek haiek zein zuzendaria ekitaldian izango direla berresteko konpromisoa hartzen dute.

13. ARTIKULUA

Zinemaldiko prentsako buletinetarako, katalogorako eta webgune ofizialetarako beharrezkoak diren dokumentuak online izena emateko formulariotik hartuko dira. Formulario hori behar bezala bete beharko da 2020ko abuztuaren 5a baino lehen.

14. ARTIKULUA

Gonbidatutako filmen ekoizleek edo ordezkariek Zinemaldian emango dituzten filmen kopiak irailaren 11a baino lehenago bidali beharko dituzte hurrengo helbidera:

DONOSTIA ZINEMALDIA
Industria Saila - WIP Europa
TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
Emakume Zigarrogileen Plaza, 1, 2. solairua
Tel.: +34 943 481212
wips@sansebastianfestival.com

WIP Europa saileko filmek izan behar duten euskarriak DCP da. DCPak ekoizleak/ banatzaileak ikusi eta onartu beharko ditu aldez aurretik.

Version Files delakoak kudeatzea, film hasierako animazioak gehitzea, DCP gehiago sortzea eta tankera horretako lanak ez dira Zinemaldiaren arduren parte eta, kudeatzen den material kantitatea dela eta, Zinemaldiak ezin du bermatu zuzenketa guztiak egin ahal izango direnik.

Beharrezkoa izanez gero, Zinemaldiko sail teknikoak zerbitzariaren ziurtagiria bidaliko die filmaren ekoizleei edo ordezkariei, bai eta KDMak (Key Delivery Message) jasotzeko koordenatuak ere.

15. ARTIKULUA

Kopiak jatorrizko bertsioan aurkeztuko dira gaztelerazko, ingelesezko edo euskarazko azpitituluekin.

Filmaren ekoizleek edo ordezkariek arduratu beharko dute kopiari azpitituluak jartzeaz.

Jatorrizko bertsioan gazteleraz edo ingelesez ez dauden filmen kasuan, Zinemaldiak azpititulu elektroniko gehigarriak jarriko ditu bere kontura; azpitituluak ingelesez badaude, gazteleraz, eta, gazteleraz badaude, ingelesez. Horretarako filmaren gaztelera edo ingelesezko azpitituluak –eta dagozkion denbora kodeak– beharko ditu, .srt edo .stl formatuan, baita esteka (deskargatzeko) edo DVD bat ere.

Azpititulu elektronikoak Zinemaldiaren zerbitzura lan egiten duen enpresak jarriko ditu.

16. ARTIKULUA

Zinemaldiko zuzendaritzak eskubidea izango du filmen kopiak ukatzeko, baldin eta sail teknikoak, egiaztatu ondoren, proiektatzeko desegokitzat jotzen baditu. Zinemaldiko zuzendaritzak txosten teknikoa bidaliko die filmen titularrei edo ordezkariei kopian arazoak aurkitzen baditu.

Hautatutako filmen kopien garraio-gastuak eta asegurua partaidearen kargura izango dira, harik eta Zinemaldiaren egoitza nagusira iristen diren arte edo haren aduanako agenteari heltzen zaizkion arte.

Donostia Zinemaldia kopien aseguruaz arduratuko da egoitza nagusira iristen direnean edo haren aduanako agenteari heltzen zaizkionean harik eta itzultzen dituen arte.

Euskarriak DCP badira, filmaren ekoizleak edo ordezkariak ordainduko ditu KDMak egiteko kostuak.

WIP Europa sailean hautatutako filmen kopien itzulketak parte hartzailearen kontura izango dira. WIP Europa sailean hautatutako film guztiak eman ondoren egingo da.

17. ARTIKULUA

Antolatzaileek WIP Europa sailean parte hartu duten filmen aukeraketa proposamenak egin ahal izango dituzte beren programazioetan.

18. ARTIKULUA

Akreditazioa duten industriako profesionalak Zinemaldiaren Industria izeneko departamentuan bilduko dira eta arreta berezia jasoko dute. Talde profesional batek ahalik eta baliabide gehienak emango dizkie beren lana errazteko.

19. ARTIKULUA

Ezusteko arazorik gertatzen bada (antolakuntzan edo funtzionamenduan) edo arau hauek behar bezala betetzen ez badira, Zinemaldiko zuzendaritzak subiranotasuna izango du, baita azken erabakia hartzeko ahalmena ere, FIAPFen arauen arabera, nazioarteko zinema ekitaldiei dagokienez.

Arauon interpretazioari buruzko desadostasunik egongo balitz, gaztelaniazko testua aplikatuko da.

Arau hauek interpretatzeko orduan sor litezkeen zalantzak Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak ebatziko ditu.

 

Industria Saila ondorengoen babesarekin:
Media Partner:


Industria Saila ondorengoen babesarekin:
Media Partner:

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea