Rodrigo eta bere ama Rodrigoren anaia nagusia hil berri den herrira joango dira. Toki lasai hartan, doluaren lehen etapak igaroko dituzte. Rodrigo helduen atsekabera hurbildu eta haurtzaroa atzean utziko du, konturatu gabe. Ama heriotza horren misterioak argitzen saiatuko da. Nosotros nunca moriremos film garbia da, malenkonia ez ezik, umore arina ere baduena, maitasun pixka bat ematen saiatzen diren pertsonaia bakartiz osatua. Denboran etendako istorioa, probintzia-toki galduetan flotatzen duena.
Eduardo Crespok (Crespo, Argentina. 1983) Tan cerca como pueda (2012) –Mar del Platako zinema-jaialdian lehiatu zena– eta Crespo (La continuidad de la memoria) (2016)– bere jaioterriari buruzko dokumentala– film luzeak zuzendu ditu. Halaber, Santiago Lozarekin batera zuzendu du Doce casas: historia de mujeres devotas (2014) telesaila, Argentinako telesail onenari emandako Martín Fierro eta AFSCA sarien irabazlea. Halaber, argazki-zuzendari gisa ere egin du lan Breve historia del planeta verde (Santiago Loza, 2019) –2017an Donostia Zinemaldiko Koprodukzio Fororako hautatua–, Hoy no tuve miedo (Iván Fund, 2011) eta De nuevo vez (Romina Paula, 2019) –Donostia Zinemaldiko Horizontes Latinos Sariaren irabazlea– filmetan, besteak beste.