71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner

Aaron Sorkin
Francisco Ramos
Ted Hope
Marc Orts

Parte-hartzaileak: Agustina Chiarino (Mutante Cine), Olmo Figueredo (La Claqueta PC). Moderatzailea: Elena Neira (La otra pantalla).

Francisco Ramos Netflixerako jatorriz gaztelaniaz sorturiko edukien zuzendariorde da Latinoamerikan. Mexikon jaio zen 1968an. Bere lehen urteak Mexiko Hirian eman zituen; bigarren hezkuntza 1986an amaitu zuen American High School ikastetxean, eta geroago UNAM unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean ikasi zuen. Graduatu ondoren, 1991n Espainiara joan zen bizitzera, eta bertan bizi zen 2017ra arte, Netflixekin elkartu zen arte, hain zuzen. Espainian Grupo Zeta eta Antena 3 Televisión taldeetan lan egin zuen, non erosketa- eta programazio-burua izan zen. Aurum Producciones konpainian ere lan egin zuen; garai hartan, Espainiako banatzaile independenteen artean lider izateaz gain, hainbat konpainiak (hala nola New Line, Morgan Creek, Spyglass eta Miramax) ekoitzitako filmen banatzailea ere bazen Aurum Producciones. Aurumen agintari zen bitartean hasi zen filmak eta telebistarako lanak ekoizten. 2000. urtearen amaieran, Franciskok Aurum Producciones utzi eta ekoizle independente gisa hasi zen lanean. 2009tik 2017ra, Zeta Taldearen ikus-entzunezkoen adarrerako proiektuak ekoitzi zituen. Bere ibilbidean zehar 50 film eta telebista-programa baino gehiago ekoitzi ditu.

Franciscok eta bi ekoizlek plataformek ekoizpen independenterako (eta orokorrean, ikus-entzunezkoen industriarako) planteatzen dituzten erronka eta aukerei buruz izango duten elkarrizketa batean etzango da saioa, eta espainierazko istorioek munduan bidaiatzeko duten gaitasunari buruz ere hitz egingo dute.

Europa Creativa Media Desk Euskadiren laguntzarekin.


 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: