71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner

Aaron Sorkin
Francisco Ramos
Ted Hope
Marc Orts

Moderatzailea: John Hopewell (Variety)


Pertsona gutxik ezagutzen dute gaur egungo paisaia zinematografikoa Ted Hopek bezain sakon. Oscar sarietarako 12 izendapen lortu ditu Hopek bere lan-ibilbidean, eta zinema-industriak azken hamarkadotan izandako eraldaketa nagusien lekuko eta protagonista izan da. 90eko hamarkadan, Hopek fundaturiko Good Machine ekoiztetxea funtsezko elementu bihurtu zen New Yorkeko zinema independentearen boomean, hasten ari ziren zuzendariak –hala nola Ang Lee (The Wedding Banquet, 1993)– sustatzeaz gain, nazioartean saritutako filmak –kasu baterako, Happiness (Todd Solondz, 1998)– ekoitzi baitzituen. Hoperen bigarren ekoiztetxeak –This is That– izendapen eta sari ugari jaso zituzten (Oscar sariak, Veneziako zinema-jaialdiko golardoak, etab.) film luzeak bultzatu zituen, esate baterako, 21 grams (Alejandro González Iñárritu; 2003) eta Eternal Sunshine of the Spotless Mind (Michel Gondry; 2004). Indie eszenak izandako krisiaren ondoren eta San Francisco Film Society erakundeko zuzendari izan eta gero, Hopek zeregin garrantzitsua izan zuen edukien banaketa eta ekoizpen digitalaren esparruan. Zinema independentean espezializatutako streamingeko plataforma bat zuzendu ondoren (Fandor), Amazon Studios merkaturatu, hedatu eta sendotu zuen taldean egon zen Hope 2015etik 2020ra; izan ere, film originalak abiarazi ziren garai horretan plataforma horren bidez, hala nola The Aeronauts (Tom Harper, 2019) eta Troop Zero (Bert Bertie, 2019), film ugari banatzeaz gain, kasu baterako, Manchester by the Sea (Kenneth Lonergan, 2016), Cold War (Pawel Pawlikowski, 2018), Salesman (Asghar Farhadi; 2016) o The Handmaiden (Park Chan-wook; 2016); Donostian emango duen eskola magistrala ekoizpen independentearen mundura itzuli den aldi berean gertatuko da, eta Hope for Film (Counterpoint Press) liburuaren edizio berrikusi eta zabaldu bat ere argitaratu du. Bi kapitulu berri ditu liburuaren edizio berriak, Hopek plataformen munduan izandako esperientzia ez ezik, egungo zinema-industria eraldatu duen lurralde berri horretan izandako dilema, arrakasta eta porrotak kontatzen dizkigutenak.

Creative Europe MEDIA eta Industria Kulturalaren eta Kooperaziorako Zuzendaritza Nagusiaren (ICC) laguntzareki.


 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: