71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner

Aaron Sorkin
Francisco Ramos
Ted Hope
Marc Orts

Ikus-entzunezko soinua: jatorritik Full Immersive-raino


Marc Ortsek (Bartzelona, 1973) emango du eskola magistrala; bost aldiz irabazi du Soinu Onenaren Goya saria soinu-teknikari horrek, El orfanato (J. A. Bayona, 2007), Buried (Rodrigo Cortés, Zabaltegi-Perlak, 2010), The Impossible (J. A. Bayona, Sail Oficiala, 2012), El niño (Daniel Monzón, 2013) eta A Monster Calls (J. A. Bayona, Sail Oficiala, 2016) filmengatik, eta beste zazpi aldiz izan du sari horietarako izendapena. Halaber, sei Gaudí sari jaso ditu kategoria horretan. Irakaslea da ESCAC eta ECAM ikastetxeetan, eta Hollywoodeko Zinema Akademiaren kide ere bada. Gaur egun soinu-arduradun gisa egiten du lan DELUXEn.

Bere mintzaldian soinu-teknologiaren etengabeko bilakaerari buruz hitz egingo digu Ortsek: zinemarako erreprodukzio-sistemak, etxeetan ikus-entzunezkoak kontsumitzeko erreprodukzio-sistemak, etab. Ikus-entzunezkoen soinu-proiektuak burutzean espezialista denez, soinu-banda bat haren erreprodukzio-formatuaren arabera sortzeko prozesuari helduko dio, eta formatu horiek guztiak berrikusiko ditu laburki (Dolby Stereo, 5.1, 7.1, Atmos, DTS, Auro, Full Inmersive. etab.).

 

Antolatzaileak:

Laguntzaileak:


Zinemaldia Startup Challenge

Sustatzailea:
 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: