71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner

European Film Forum
Audientziak eraikitzen panela
MEDIA Ofizinen Jardunaldia
EUROPEAN FILM FORUM ONLINE
COVID-19AZ HARAINDI: IKUS-ENTZUNEZKOEN EUROPAKO INDUSTRIA SUSPERTZEA

Donostia Zinemaldiko European Film Forum jardunaldiaren hurrengo edizioa irailaren 22an (asteartea) 15:00etatik a 16:45era egingo da eta Zinemaldiaren webgunean emango da zuzenean; Bertan, Covid-19k eragindako testuinguruan ikus-entzunezko industria europarrak dituen erronkei eta aukerei buruz hausnartuko da. Halaber, sakon aztertuko da egoera horrek nola eragiten dion ikus-entzunezko sektore europarrari, kontuan izanik iraultza teknologikoaren eraginez lehendik ere jada eraldatzen ari zirela haren egitura eta negozio-ereduak.

Next Generation EU berreskuratze-plan europarra, Europako Batzordeak onartu berria, esparru gisa erabiliko da maila desberdinetako instituzio eta erakundeek ikus-entzunezko ekosistema suspertzeko planetan sartu dezaketen ekintzei buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko.

Eztabaida hasteko, krisiak sektorean izan duen eragina aztertuko dute, panorama berrirako eszenatokia prestatuz. Ildo beretik, lehenengo panelak susperraldirako pizgarri eta neurri posibleak aztertuko ditu. Ikus-entzunezko erakunde eta organizazioen ordezkariek pandemiaren fase kritikoenean hartutako neurriak aurkeztuko dituzte; bereziki, ikus-entzunezko industria europarraren sarea sortzeko eta berritzeko neurriak.

Bigarren panelak sektorea bizitzen ari den eraldaketa izango du ardatz. Covid-19ko pandemiaren ondoren, zinema independentearen ekoizpen- eta distribuzio-egituren krisiak aldaketa batzuk eskatuko ditu. Hizlariek profesionalak kezkatzen dituzten gaiak jorratuko dituzte, hala nola: zein eszenatokitan jardungo du Europako ekoizpen independenteak pandemiaren ondoren? Edo zein finantzaketa- eta banaketa-eredu berri finka daitezke hemendik aurrera? Erabiliko al da krisi hau praktika jasangarriagoak estandarizatzeko "Green shooting" mugimenduaren ildotik? Zer aukera berri sor daitezke online ikus-entzunezko edukien kontsumoa handitu dela ikusita?

Negozio ereduen eta ikus-entzunezko formatuen dibertsifikazioa, ikus-entzunezko balio-katearen katebegien arteko lankidetza, esperimentazio eta berrikuntza teknologikoa edo escenario desberdinetara egokitzeko gaitasuna goranzko balioak izan daitezke ikus-entzunezko sektore europarraren etorkizunean.

 

PROGRAMA


AURKEZPENA ETA MODERAZIOA

  • AC Coppens, The Catalysts-en sortzaie eta CEO-a (Alemania)

ONGIETORRIA

  • Joxean Muñoz Otaegi, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko aholkularia (Espainia)
  • Beatriz Navas, ICAA Zinematografiaren eta Ikus-entzunezkoen Artearen Institutuko zuzendaria (Espainia)

AURKEZPENA - COVID-19AK IKUS-ENTZUNEZKOEN EUROPAKO SEKTOREAN IZANDAKO ERAGINA

  • Gilles Fontaine, Merkatu Informazioaren Departamentuko arduraduna Ikus-entzunezkoen Europako behatokian (Frantzia)

AURKEZPENA - NEXT GENERATION EU, LEHENGORATZE PLAN EUROPARRA. IKUS-ENTZUNEZKOEN EUROPAKO SEKTORERAKO AUKERA ONA

  • Miguel Gil Tertre, Inbertsio Estrategikoen eta Kohesioaren Unitateko buru ohia, Idazkaritza Nagusia, Europako Batzordea (Belgika)

1. PANELA: LEHENGORATZEKO PIZGARRIAK ETA NEURRIAK

Hizlariak:

  • Lucía Recalde, Ikus-entzunezko Industriaren eta Hedabideen Sustapenerako Programaren Unitateko arduraduna,  Europako Batzordea (Belgika)
  • Luis Chaby, EFADeko presidentea (Europako Zinema Agentzien Zuzendarien Elkartea) eta ICAko Zuzendaritza Batzordeko presidentea (Zinema eta Ikus-entzunezkoen Institutua, Portugal)
  • Peter Dinges, FFA – German Federal Film Board-eko CEOa (Alemania)
  • Iole Maria Giannattasio. Ikerketa Unitateko koordinatzailea, DG Cinema e Audiovisivo, MiBACT (Italia)

+ Q&A

2. PANELA: EUROPAKO INDUSTRIAREN ERALDAKETA BATERANTZ

Hizlariak:

  • Álvaro Longoria, European Producers Club taldeko presidentea. Morena Films ekoiztetxeko ekoizle eta bazkidea (Espainia)
  • François Yon, Playtime taldeko (Frantzia) bazkidea eta Salmenten eta Negozio Garapenaren arduraduna
  • Álex Martínez Roig, Movistar+eko Edukien zuzendaria (Espainia)

+ Q&A

JARDUNALDIAREN ONDORIOAK



 

Industria Saila ondorengoen babesarekin:    

 
European Film Forum
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: