Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko


Hautatutako proiektuak
Hautatutako proiektuak
Ikusmira Berriak
Ikusmira Berriak
Saria
Saria
Izena emateko data: 2020ko uztailaren 1etik - abuztuaren 31ra arte

IKUSMIRA BERRIAK  ikus-entzunezko proiektuei laguntzeko programa bat da. Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren elkarlanaren ondorioa da. 2018tik kide berriarekin: Elías Querejeta Zine Eskola.

IKUSMIRA BERRIAK programaren helburu nagusia ikus-entzunezko sormena bultzatzea da, bere programa bi ardatz hauen inguruan eratuta: PRESTAKUNTZA, GARAPERNA ETA EGONALDI PROGRAMA


EGONALDIAK - PRESTAKUNTZA

Ikusmira Berriak ekimenak proiektuak garatzea helburu duen erresidentzia programa hartzen du bere gain, baita berrikuntzan oinarritzen diren ikusentzunezkoak garatzeko diru laguntza-plana ere.

Erresidentziak sorkuntzarako espazioa, testuingurua eta denbora eskaintzea du xede. Partehartzaileek euren egitasmoak borobiltzeko zortzi astez jardungo dira, euren lanekin lotura duten ekimenetan parte hartuz. Hala bada, hautatuak izan diren proiektuen araberako lantegiak antolatuko dira eta parte hartzaileek profesionalen aholkua izango dute.

2021eko EDIZIOA:

Egoiliarrek beren proiektuak sei astetan garatuko dituzte. Denbora horretan, ekoizle eta zinemagileen tailerretan parte hartuko dute eta adituen batzordeko kideen aholkuak jasoko dituzte.

Irailean, berriz, Donostiara itzuliko dira, egonaldiko azken bi asteak osatzera. Itzulera horretan, proiektua garatuago ekarriko dute, zinemaren industriarekin partekatu ahal izateko. Azken fase horretan, pitching saio baterako prestatuko dira (proiektuaren aurkezpena), Zinemaldian egongo diren industriako profesionalekin bilerak adostu ditzaten.


INSKRIPZIOA

2021eko edizioa: zabalik egongo da 2020ko uztailaren 1tik abuztuaren 31ra arte


FILMAK

IKUSMIRA BERRIAK programaren egonaldian burututako proiektuak Donostia Zinemaldiaren zenbait sailetan programatuko dira.

Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, halaber, lanak esparru espezializatu batean proiektatzeko konpromisoa hartzen du.

Informazio gehiago: ikusmira@sansebastianfestival.com eta ssiff@sansebastianfestival.com

 

Industria Saila ondorengoen babesarekin:
Media Partner:
Aurreko edizioak IKUSMIRA BERIAK
2022
2021
2020
2019
2018
2017
2016
2015
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones