Donostia Zinemaldiak WIP Europa sailean izena emateko epea ireki du gaur. Work in progress honen helburua Europako zinemaren ekoizpena sustatzea eta postprodukzio fasean dauden filmak amaitzen laguntzea da.
Aurkeztutako film guztietatik sei aukeratuko ditu gehienez ere Donostia Zinemaldiko Hautaketa Batzordeak. Lanek 60 minututik gorako iraupena eta nagusiki Europako ekoiztetxeen partehartzea izan beharko dute. Kontuan hartuko da egilearen lehen edo bigarren lana izatea eta hizkuntza ez hegemonikoren batean filmatuta egotea. Izena emateko epea uztailaren 1ean amaituko da.
WIP Europa irailaren 20an, 21ean eta 22an izango da; WIP Latam eta X. Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa ere egun horietan egingo dira.
2020. urtean pandemia garaian, Donostia Zinemaldiak 1.185 industria-akreditatu izan zituen (2019an 1749 izan ziren), eta horietatik 487k online akreditazio bat erabili zuten Zinemaldiaren webguneko Online Industriaren atalean sartzeko. Industria Sailaren eduki digitalak biltzen dituen gune hori aurten ere akreditatuen eskura egongo da.
Berrikuntza gisa, WIP Europa Industria Sariaren film irabazleak Cannesko zinema jaialdiko Marché du Filmean proiekzio bat izango du 2022. urtean, filmaren nazioarteko ibilbidea indartuz.
WIP Europa Industria Saria Ad Hoc, BTeam Pictures, Deluxe, Dolby, Laserfilm Cine y Vídeo, Nephilim Producciones eta No Problem Sonido enpresek ematen dute. Saria aurkeztutako film baten postprodukzioan datza, barnean hartuta ingelesez azpititulatutako DCPa sortzea eta Espainian banatzea.
WIP Europa Sariak 10.000 euro emango dizkio WIP Europa Industria Sariaren film irabazlearen ekoizle nagusiari.
WIP Europa Industria Saria irabazten duen filma Cannesko zinema jaialdiko Marché du Filmean proiektatuko da 2022. urtean.
Arautegia irakurtzeko eta proiektu bat inskribatzeko, klikatu hemen.
IZENA EMATEKO EPEMUGA: UZTAILA 1
wips@sansebastianfestival.com
Tel.: +34 943 481217
www.sansebastianfestival.com
WIP Europa egitasmoa Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta Creative Europe MEDIAren laguntzari esker gauzatu ahal izan da, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Ad Hoc Studios, BTeam Pictures, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Vídeo, Marché du Film - Festival de Cannes, Nephilim Producciones eta No Problem Sonido enpresen lankidetzari esker egin ahal izan da.
Industria Saila ondorengoen babesarekin