TCMk hirugarren urtez segidan babestuko du Gazteriaren saria Donostia Zinemaldiaren hurrengo edizioan, irailaren 17tik 25era)
Sariaren irabazlea aukeratzen duen epaimahaia 18 eta 25 urte arteko 75 gaztek osatzen dute. Emanaldi bakoitzaren ondoren, filmari puntuazio jakin bat ematen diote gazte epaimahaikideek. Kalifikazioak eta faboritoen rankinga egunero eguneratuko dira, eta Zinemaldiaren hedabide ofizialetan kontsultatu ahalko dira.
Gazteriaren TCM sarirako hautagai diren filmak New Directors saileko guztiak izango dira, bai eta Horizontes Latinos sailean beren lanak aurkeztuko dituzten zuzendarien lehen edo bigarren film luzeak ere. Ia 30 film izango dira guztira; beraz, epaimahaiko kideek batez beste hiru film ikusi beharko dituzte egunero.
Guillermo Farrék, WarnerMedia konpainiaren entretenimendu-kanalen arduradunak Espainian, Frantzian, Afrikan eta MENA eskualdean, hau adierazi du: “TCM eta WarnerMedia taldekooi ilusio handia egiten digu Donostia Zinemaldiarekin lankidetzan jarraitzeak. Gure eginkizunetako bat zinemaren historia osoko filmik onenak belaunaldi berriengana gerturatzea da, eta oso pozik gaude aurten ere Gazteriaren saria babestuko dugulako. Espero dugu Gazteriaren epaimahaiko 75 kideek esperientziaz asko gozatzea”.
Saria irailaren 25ean (larunbata) banatuko da. Guillermo Farré izango da bertan, TCM taldearen Espainiako arduradun nagusi gisa, bai eta zinemaren munduko pertsona ospetsu bat eta Donostia Zinemaldian zehar iragarriko diren Gazteriaren epaimahaiko kide bat ere.
TCMk 2019. urtetik babesten du Gazteriaren saria. Espainian bi hamarkada baino gehiago daramatzan telebista-kate horrek lotura estua du Donostia Zinemaldiarekin. Aurreko
zenbait ediziotan Publikoaren saria, ziklo bereziak eta Zinemaldia Topaketak babestu ditu.
TCM telebista-kateak garai guztietako film onenen aukeraketa bat eskaintzen du: Hollywoodeko estudioetako ekoizpen handiak ez ezik, zinema independenteko titulu nabarmenenak ere bai. Maisu handien klasikoak ez ezik, duela gutxiko zuzendari ospetsuen lan onenak ere bai. TCMko filmak programazio berezietan eskaintzen dira, elkarrizketekin eta ekoizpen propioko piezekin batera, film horiek euren testuinguruan kokatzen laguntze aldera. TCM markak, gainera, nazioarteko sari ugari lortu dituzten dokumentalak ere ekoizten ditu. Hauek nabarmentzen dira, besteak beste: 2001 destellos en la oscuridad, Nostromo: el sueño imposible de David Lean eta El último adiós de Bette Davis. TCM WarnerMediaren –entretenimendu-konpainia garrantzitsuenetako baten– jabetzakoa da, eta Movistar+, Vodafone TV, Orange TV, Euskaltel, R, Telecable eta Virgin Telco bidez emititzen da Espainian.
WarnerMedia komunikazio- eta entretenimendu-konpainia garrantzitsuenetako bat da, premium edukia eta eduki popularra ekoizten eta banatzen duena, talentu handiko sortzaile eta kazetariek egina, eta HBO, Warner Bros., TNT, TBS, CNN, DC Entertainment, New Line, Cartoon Network, Adult Swim eta TCM marken bidez (besteak beste), mundu osoko ikus-entzuleengana iristen dena.
TCM WarnerMediaren –entretenimendu-konpainia garrantzitsuenetako baten– jabetzako telebista-kanala da. Espainian, ordaindutako telebistako plataforma hauetan dago eskuragarri: Movistar+ (37. diala), Vodafone (54. diala), Orange TV (22. diala), Euskaltel (9. diala), R (3. diala), Telecable (23. diala) eta Virgin Telco (22. diala).