"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
2014az geroztik, Industria Sailak Focus on ekimena antolatzen du, zeinaren bidez herrialde, eskualde edo lurralde batetik datorren profesional talde bat Donostia Zinemaldira etortzen baita, harreman profesionalen sarea zabaldu eta Industriako jardueretan parte hartzeko.
Aurten, Georgian National Film Center erakundearen lankidetzari esker, Georgiako hamar ekoizlek aukera izango dute Donostian beren proiektuetarako bazkideak aurkitzeko, baita Europako eta Latinoamerikako beste eskualde eta herrialde batzuekin batera ekoizteko aukerak zabaltzeko ere.
Georgiak, gainera, ikus-entzunezko industriarako pizgarri-programa bat eskaintzen du, herrialdean egindako gastuen % 20-25 eskudirutan itzultzeko balio duena.
Georgia zinemagintza sendoa duen herrialdea da. Horren erakusgarri ona da Dea Kulumbegashviliren Dasatskisi / Beginning filmak lortutako arrakasta; izan ere, Zinemaldiaren aurreko edizioko Sail Ofizialean lehiatu zen eta lau sari irabazi zituen, hala nola film onenaren Urrezko Maskorra.
2021ean, Georgiak ere presentzia izango du WIP Europan: Davit Pirtskhalavaren Didi Shesveneba / A Long Break filmaren herrialde ekoizlea eta Oksana Bychkovaren Nina filmaren koproduktorea baita.
Ekimena hau 2014an abiarazi zen, Focus on Canada jarduerarekin, Telefilm Canada entitatearekin egindako lankidetzari esker, eta 2015ean berriz ere jarri zen martxan jarduera, oraingoan ere Kanadaren inguruan, arrakasta handia izan zuelako. 2016an, Danimarka, Islandia eta Norvegiako zinema-institutuekin lankidetzan, Focus on Nordic Glocal egin zen, eta 2018an Baltikoko herrialdeei eskaini zitzaien ekimena. 2019ko edizioan, azkenik, eta Poloniako Zinema Institutuaren lankidetzari esker, Focus on Poland egin zen.
Ondorengoen babesarekin