Aurten ere ezingo da egin Donostia Zinemaldia aurreko urteetako baldintza beretan. COVID-19 pandemiak neurriak hartzen jarraitzera behartzen gaitu, gune seguru bat sortzeko, eta esperientzia zinematografiko ahalik eta atseginena izateko.
Beti bezala, esfortzu berezia egingo dugu gure jarduera guztiak jarrai ditzazuen webgunearen, App-aren eta gure sare sozialen bidez, ezer ere galdu ez dezazuen.
Informazio guztia eta emankizunak webgunean
Webgune ofizialean, zuen eskura jartzen ditugu filmeen eta sailen inguruko informazio guztia, xehetasun guztiekin. Bihartik aurrera eskuragarri egongo da programazio eguneratua; zure gogoko zerrendak osatzeko eta lagunekin partekatu ahal izateko aukerarekin. Sarrerak irailaren 12tik aurrera jarriko ditugu salgai. Ez ahaztu deskontua duten sarreren newsletterrean harpidetza egiteaz, egunero %50ean eskuragarri dauden sarreren eskaintzak jasotzeko.
Horrez gain, gure egunerokotasunaren berri emango dizuegu: zuzeneko emankizunak, bideoak, argazki-galeriak, Zinemaldia egunkaria eta gertatzen den ororen azken orduko albisteak.
Gogoan izan gure telebistaren bitartez (TV) zuzenean ikus ditzakezuela prentsaurrekoak, inaugurazio- eta klausura-galak, eta Donostia Saria gala; beste edukiez ere gozatu dezakezue, nahieran: photocall-ak, alfonbra gorriak, filmetako lantaldeei egindako elkarrizketak, gonbidatuen etorrerak, elkarrizketak, aurkezpenak, zinemagintzako profesionalen klase magitralak, eguneko laburpenak, sailetan parte hartzen duten film guztien trailerrak eta edizio honetako lan bereziak. Kontsultatu gure agendak, gure eguneroko edukien eskaintza ezagutzeko.
Webgunean gainera, jarraituko dugu Zinemaldiko telebistaren 24 orduko seinalea eskaintzen, nahi duzuenean konektatu ahal izateko, eta emanaldi, bideo eta jarraipenezko saio guztiez gozatu ahal izateko.
Jarrai iezaguzu sare-sozialetan
Oso aktibo ibiliko gara sare-sozialetan. Haien bidez, aurten bisitatuko gaituzten izarretara hurbilduko zaituztegu eta jarraitzaileekin egingo dituzten zinezale topaketeten berri emango dizuegu. Ez galdu gure jarduera eta eduki esklusiboak. Gogoratu hemen topatuko gaituzuela: Twitter, Facebook, Instagram eta Youtube.
Beti bezala, zuzeneko emankizunak jarraitu ahal izango dituzue Facebook eta Twitterren bidez, eta handik jakinarazpenen berri ere emango dizuegu, eta berritasunak, bideoak, argazkiak eta eguneko informazio nabarmenena aurreratuko dizuegu. Instagramen oihartzun hori zabalduko dugu eta zuzenekoak, storie-ak, argazkiak, bideoak, adierazpenak eta gonbidatuen momentu dibertigarri eta berezienak erakutsiko dizkizuegu. Gustura partekatuko ditugu zuen aipamenak eta komentarioak: ez ahaztu gure traola ofiziala erabiltzea, #69SSIFF, inolako elkarrizketarik gal ez dezagun.
Beste hainbat sorpresa datozen egunotan kontatuko dizkizuegu, eta zuen gustukoak izatea espero dugu; beraz, ahaztu gabe, jarrai iezaguzu eta partekatu #69SSIFF traolan.
Jaitsi doan App ofiziala eta ez galdu ezertxo ere
Jaitsi gure app ofiziala, zure Zinemaldia erosotasun handiagoarekin antolatu ahal izateko, eta jarraitu Zinemaldiaren aktualitate guztia mugikorretik.
Izan ere, bertan dituzu Zinemaldiko albisteak eta gaurkotasun osoa, minututik minutura: eguneko bideoak (photocallak, prentsaurrekoak, galak...), azken orduko albisteen eta filmetako lantaldeen etorreraren berri ematen duten argazki-galeriak, trailerrak eta promozio-klipak, programazioa eta edizio honetako film guztiei buruzko informazio osoa eta xehea (sinopsiak, biografiak, fitxa artistikoa eta teknikoa, irudiak, sariak, aretoak eta ordutegiak).
Gogoratu, ikusi nahi dituzun filmen ordutegiak egokitzen lagunduko dizun programazioa planifikatzeko tresna daukazula. Programazioan gogokoenak markatu, eta timeline pertsonalizatu batean agertuko zaizkizu. Gainera, aplikazioak alerta-sistema bat ere izango du. Horri esker, aukeratu dituzun saioak baino lehen abisu bat jasoko duzu.
Aplikazioan sare sozialetan partekatzeko aukera ere izango duzu, zure gustuak zabaltzea errazagoa izan dadin.
Aplikazioa hiru hizkuntzatan eskura daiteke (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez), App Store-n, eta Google Play-en.