Emiliano López Atxurra Alba Emission Free Energyko presidenteak, eta José Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak bi erakundeen arteko lankidetza-akordio bat sinatu dute gaur Green Challenge delakoa bultzatzeko.
Donostia Zinemaldiaren 69. edizioak bere gain hartu du Green Challenge proiektuari heltzeko konpromisoa eta Alba Emission Free Energyk horretan parte hartuko du, bi erakundeek klima-aldaketa arintzen lagun dezaketen neurriak bultzatzeko hartu duten konpromisoaren harira.
Bestalde, Alba Emission Free Energyk, trantsizio energetikoaren eta deskarbonizazioaren jarduera guztiak –hidrogenotik tokiko energia-komunitateetaraino– biltzen dituen Petronorren filialak Zinemaldiaren aldeko babesa azaldu du hitzarmen honen bitartez. Donostia Zinemaldia da enplegua sortu, teknologia garatu eta pertsonengan pentsatu nahiz ondo pasaraztea xede duen industriaren erakusleihorik onena, eta horretan energia-eraginkortasunak eta jasangarritasunak ere leku propioa dute.