Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 69. Edizioa 2021  > Berriak > Johnny Depp: ''Jendea da ni hemen egoteko arrazoi bakarra''
Johnny Depp: ''Jendea da ni hemen egoteko arrazoi bakarra''
Aktore estatubatuarrari Donostia Saria eman diote bere ibilbide osoaren aitorpen gisa
Asteazkena, 2021(e)ko irailak 22

Johnny Depp aktore, zuzendari eta ekoizleak Donostia Zinemaldiaren 69. edizioko bigarren eta azken Donostia Saria jaso du gaur gauean, eta ohorezko golardo honekin Edward Scissorhands (1990), Dead Man (1995), Donnie Brasco (1997) eta beste hainbat filmen protagonistaren ibilbidea saritu nahi izan du Zinemaldiak. Edurne Ormazabal kazetariak aurkeztu du Kursaal Auditoriumean egin den ekitaldia, eta Zinemaldiaren zuzendari José Luis Rebordinosek eman dio saria Deppi.

Deppek antzeztu dituen ehun pertsonaietan, "eromenak eta samurtasunak, sorbatzak eta malkoak bat egin dute, askotan, pertsonaia berean", galaren gidoiak jaso duenez. "Nork bere azalarekin konplexutasuna harrapatzea arte zaila da, eta, zalantzarik gabe, aktore hau gai izan da hori maisuki egiteko", adierazi du Ormazabalek Pirates of the Caribbean sagako protagonista izan den eta Emir Kusturica, Lasse Hallström, Tim Burton, Jim Jarmusch, Mike Newell, Terry Gilliam eta beste hainbat zinemagilerentzat lan egin duen aktoreari buruz.

“Benetan eskertuta nago, ohorea da sari hau jasotzea. Gaur arrazoi bakar batengatik nago hemen, jendearengatik, zinema pertsonentzat delako. Jendeak agintzen du eta hemen nagusi asko daude”, adierazi du artista estatubatuarrak saria Rebordinosen eskutik jaso duenean. “Hau benetako zinema jaialdia da, eta bere ardatzean filmak eta ogibide honetan aritzen garen pertsonak daude. Eskerrik asko Zinemaldiari eta hiri osoari harrera bero honengatik”, adierazi du antzezleak, zeinak Marlon Brando, Helena Bonham Carter, Javier Bardem, Kate Winslet, Judi Dench, Antonio Banderas, Al Pacino, Morgan Freeman, Leonardo Di Caprio eta Marion Cotillard antzezle nabarmengarriekin egin baitu lan.

Izan ere, joan den ostiralean Donostia Saria jaso zuen Marion Cotillard “zoragarriari” eskerrak eman ondoren, Deppek esan du saria “umiltasunez” jaso duela. Bere ustez, hierarkia edozein negozio edo egoeratan dagoen zerbait da, baina hierarkia horren inguruan dagoen jendea garrantzitsuena dela azpimarratu du: “Pertsonei esker, inspiratuta nago eta aurrera egiteko indarra dut".

69. edizioan, Johnny Depp hirugarrengoz egon da Donostia Zinemaldian, 1998an Terry Gilliamekin batera Fear and Loathing in Las Vegas aurkeztu baitzuen bizkor-bizkor, eta 2020an berriz itzuli baitzen Zinemaldira. Izan ere, iaz produktore gisa itzuli zen Depp Crock of Gold: A Few Rounds with Shane MacGowan dokumentalarekin, eta, are gehiago, Julien Temple zuzendariak Epaimahaiaren Sari Berezia lortu zuen dokumental horrekin.

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea