Koprodukzio bila dabiltzan hamasei proiektu aurkeztuko dira Proyecta 2021 ekimenean
Ventana Sur-ek, Marché du Film-Festival de Cannes-ek eta Donostia Zinemaldiak antolatuta dago ekimena, azaroaren 29tik abenduaren 3ra bitarte egingo dena
Ventana Sur-ek, Marché du Film-Festival de Cannes-ek eta Donostia Zinemaldiak antolatutako Proyecta ekimenean, Latinoamerikaren eta Europaren arteko koprodukzio baten bila dabiltzan eta garabidean dauden 16 zinema-proiektu aurkeztuko zaizkie ekoizle, programatzaile eta salmenta-agenteei, finantzazioa osatzeko eta nazioarteko banaketa egiteko bazkideak aurkitzeko asmoz.
Aurten, Ventana Sur ekimenaren barruan, Proyectaren laugarren edizioa egingo da, aurrez aurre eta online, eta azaroaren 30ean pitching saio bat izango da Buenos Airesen, ekoizleen eskutik. Abenduaren 1ean, akredituetako industriarekin aurrez aurreko hitzorduak egiteko aukera izango dute ekoizleek. Gainera, azaroaren 30ean eta abenduaren 2an, proiektuetako ordezkariek one to one topaketa birtualak egin ahal izango dituzte.
Hautaketan Latinoamerikako hamaika proiektu daude (Argentina, Bolivia, Brasil, Kolonbia, Costa Rica eta Ekuadorrekoak) eta gainerako bostak Europakoak dira (Alemania, Espainia eta Turkiakoak). Hamasei proiektu horietatik, hamahiru hautatu dituzte Paulo Roberto de Carvalhok (Autentika Films), Javier Martínek (Donostia Zinemaldia) eta Clara Massotek (Ventana Sur). Gainontzeko hirurak honakoak dira: Ekuadorreko proiektu bat, EAVE Puentes-Europe/Latin America Co-production workshop tailerretik datorrena; Brasil CineMunditik datorren beste bat eta Donostia Zinemaldiko Europa-Latinoamerika hamargarren Koprodukzio Foroan hautatutako proiektu espainarra (Francisco Mariseren Camionero, hain zuzen ere).
Aurkeztutako hamasei lanetako azken urteetan Donostia Zinemaldiko sailetan parte hartu duten zenbait zuzendariren lanak ere egongo dira. Hori da Silvina Schnicer (Tigre, New Directors 2017; Carajita, New Directors 2021), Meritxell Colell (Con el viento, Made in Spain 2018; Dúo, Koprodukzio Foroa 2018),João Dumans (Arábia / Araby, Horizontes Latinos 2017), Francisco Marise (Para la guerra, New Directors 2018) eta Niles Atallah (Lucía, Zinema Eraikitzen 2009 eta New Directors 2010).
Proyecta ekimena Ventana Sur-en parte da, hau da, Latinoamerikako ikus-entzunezkoen merkatu nagusiarena. Merkatu hori Argentinako Zinemaren eta Arteen Institutu Nazionalak (INCAA) eta Marché du Film-Festival de Cannes-ek antolatzen dute. Edizio hau azaroren 29tik abenduaren 3ra ospatuko da.
PROYECTA 2021 HAUTAKETA
1
A Terra Gasta / The Waste Land
João Dumans (Brasil)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Brasil
Ekoizpena:
Katásia Filmes
2
Alfredo Larón
Benjamin Mirguet (Frantzia)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Alemania - Frantzia - Ekuador
Ekoizpena:
Rohfilm Productions
3
Bir Ihtimal Daha Var / Another Possibility
Burak Çevik (Turkia)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Turkia - Alemania
Ekoizpena:
Fol Film
4
Diamante / Diamond
Yashira Jordán (Bolivia)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Bolivia - Argentina
Ekoizpena:
Empatía Cinema
5
El futuro no nos ha cambiado / The Future Hasn't Changed Us
Adrián Orr (Espainia)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia - Portugal
Ekoizpena:
El Viaje Films
6
Fantasmas de Invierno / Winter's Ghosts
Gabriela Vidal (Argentina)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Argentina - Peru
Ekoizpena:
Gualicho Cine
7
Gemelos celestiales / Celestial Twins
Nilles Atallah (Txile)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Txile - Herbehereak
Ekoizpena:
Quijote Films
8
Iluminada
Nicolas Rincón (Kolonbia)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Kolonbia - Belgika - Frantzia
Ekoizpena:
Medio de contención producciones
9
La quinta / The Cottage
Silvina Schnicer (Argentina)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Argentina - Txile
Ekoizpena:
Brava Cine
10
La raza de los ligeros / The Swift Ones
Paola Buontempo (Argentina)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Argentina
Ekoizpena:
Murillo Cine
11
Lejos de los árboles / Far from Trees
Meritxell Colell (Espainia)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia - Peru
Ekoizpena:
Allegra Films
12
Si no ardemos, cómo iluminar la noche / If We Don't Burn, How Do We Light Up The Night
Kim Torres (Costa Rica)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Costa Rica - Mekixo - Frantzia