Babesle
Ofizialak

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 69. Edizioa 2021  > Berriak > Lau Haizetara > Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren XVII. edizioaren deialdia ireki da
Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren XVII. edizioaren deialdia ireki da
Ekainaren 18a da proiektuak inskribatzeko muga-eguna
Ostirala, 2021(e)ko martxoak 5

Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren XVI. edizioa 2021eko irailaren 21, 22 eta 23an egingo da, Donostiako 69. Zinemaldiaren esparruan. Ekimena IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak antolatzen du Donostia Zinemaldiaren lankidetzan.

Inskribatutako proiektu guztietatik hamalau hautatuko dira finantzatzaile potentzialei eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko adituei aurkezteko, eta haiekin banan-banako bilerak edukitzeko.

Gainera, IBAIA saria lortzeko aukera izango dute (3.000 euro ekoizlearentzat). Commissioning Editors panelak egingo ditu epai-lanak, eta panelak berak aukeratuko du proiektu irabazlea, aurkezpena, originaltasuna, tratamendua eta zabalkunde-indarra balioetsita.

Ekainaren 18ra arte parte hartu nahi duten dokumental-ekoizleek beren proiektuak inskribatzeko aukera izango dute, foroaren webgunearen bitartez. Ekainaren amaieran emango da hautatuen berri.

www.lauhaizetara.eu foroaren orrian aurki dezakezu deialdiari eta inskripzio-prozesuari buruzko informazio guztia.



 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea