Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 69. Edizioa 2021  > Zinemaldiaren Egunkaria > Euskal ekoizpen berrien erakusleihoa distiratsu dator
Zinemaldiaren Egunkaria » Zinemira
Euskal ekoizpen berrien erakusleihoa distiratsu dator
Ostirala, 2021(e)ko irailak 17

Zinemira saila No somos nada filmarekin abiatuko bada ere, euskal zinema badela nor eta gero eta anitzagoa dela erakustera dator aurtengo edizioa. Hamazazpi lanek osatuko dute Donostia Zinemaldiaren 69. edizioko euskal partaidetza, hainbat sailetan banatuta.

Zinemira, euskal zinemari berariaz eskainitako sailak, hamaika lan erakutsiko ditu. Horietako zazpi Zinemaldian mundu-estreinaldiak izango dira eta, horregatik, Euskal Zinemaren Irizar Saria lortzeko hautagaiak izango dira, Zinemaldiaren beste atal batzuen parte izango diren beste bi lanekin batera.

Javie r Corcuerak La Polla Records punk taldearen agur biraren inguruan sortutako No somos nada dokumentalak zabalduko du lehia, eta Maru Soloresen Aztarnak film luzearen estreinaldiak itxiko du Zinemira. Bien bitartean, Iñaki Alforja eta Iban Toledo zinemagileek José Miguel Etxeberria Álvarez Naparra desagertuaren bilaketari buruzko dokumentala ikusi ahal izango da. Baita Iker Elorrietaren fikziozko lehen film luzea ere, El radioaficionado fizkiozko lana. Dokumentaletara itzulita, Hernán Zin zinemagileak Belako musika-taldeari buruzko Pandemic Tour 2020 Belako lana ekarriko du Donostiara.

Xabier Erkizia soinu-artista eta euskal ekoizpen ugariren soinuarduradunak errealizadore gisa debuta egingo du aurtengo Zinemiran. O Gemer film esperimentala idigurdiek egiten duten soinu bitxitik abiatzen da. Bestalde, Zinemaldian hainbat film proiektatu dituen Maider Oleagak Kuartk Valley estreinatuko du, Arabako haran bateko herri batean bertako jendeak lagunduta filmatutako western baten istorioa, hain zuzen.

Euskal Zinemaren Galan estreinatuko da Hondalea, Asier Altunak Cristina Iglesias artistak Donostiako Santa Klara uharterako sortu duen obraren inguruan zuzendutako lana. Azkenik, Euskal Zinemaren Irizar saria irabazteko lehian izango da Maixabel, Sail Ofizialean parte hartuko duen Icíar Bollainen azken filma.

Lehiaz kanpo ikusi ahal izango dira baita ere: García de Vicuñak zuzendutako Irabazi arte telesailaren lehen atala; Aitor Merinoren Fantasía lana; Igor Legarretaren Ilargi guztiak; Josu Martínez eta Samara Velte zuzendarien Paperezko hegoak; Mirei a Gabilondok eta Kepa Errastik azken honek idatzitako antzezlanarekin osatutako Erlauntza film korala; Mikel Gurrearen Heltzear film laburra; eta Amat Vallmajor del Pozoren Misión a Marte, eta Marina Palacioren Y así seguirán las cosas proiektuak.


Irene Elorza

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea