Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 69. Edizioa 2021  > Zinemaldiaren Egunkaria > Besarkadak iritsi dira izararen nahaspilara
Zinemaldiaren Egunkaria » Inaugurazioa
Besarkadak iritsi dira izararen nahaspilara
Larunbata, 2021(e)ko irailak 18

Inaugurazio-gala bizi eta ilusionagarria izan zen atzo Kursaal aretoan ospatu zena Zinemaldiaren 69. edizioari hasiera emateko. Ezusteko ugari ere izan zen Elena Iruretak, Cayetana Guillén Cuervok eta Anne Igartiburuk aurkeztutako ekitaldian. Distantziak laburtzeko garaia iristear dela aldarrikatu zen behin eta berriz.
Zentzu horretan, une berezienetako bat Zea Mays taldeak eta Rozalének hasieran abestutako ‘Negua joan da ta’ itxaropentsua izan zen.

Aurpegi ezagun ugariren esku etorri zen Zinemaldiko atal bakoitzaren aurkezpen laburra. Besteak beste, Irene Escolar, Ricardo Gómez eta Oscar Martínez aktoreek edota Eneko Atxa sukaldariak egin zituzten sarrerako lanak.

Ikuskizunak aurrera egin ahala, hainbat sari eta aitortza banatu ziren Kursaaleko oholtzan. Hunkigarrienetako bat, Zinemaldiko aspaldiko lagun Bertrand Tavernier zenari egindakoa. Canneseko jaialdiko zuzendari Thierry Frémauxek ekarri zuen gogora haren ibilbidea eta zinemarekiko eta maitasuna. “Zinema ez da inoiz hilko, gora zinema!”, aldarrikatu zuen.

Iazko Zinemaldian ikusi ahal izan zen Nomadland filmak jaso zuen FIPRESCI Sari Nagusia, esaterako. Bestalde, TVEko ‘Días de Cine’
programaren 30 urteko ibilibideari omenaldia egin zitzaion. Ondoren, Carlos Saura sortzailea (argazki-kamara lepoan zintzilik zuela) agertu
zen oholtzan Rosa Rosae bere azken lana aurkeztera. Labordetaren izen bereko abestia oinarri hartuta, Saurak gerrako haurren inguruko film labur berria ekarri du Donostiara. “Ni gerrako haurra naiz eta sinetsita nago gauzak gogoratu beharra dagoela berriro gerta ez daitezen”,
esan zuen han bildutako ikusleriari argazkia atera baino lehen.

Azkenik, gauaren unerik hunkigarriena iritsi zen. Jose Luis Rebordinosek Donostia Saria eman behar zion Marion Cotillardi. Baina, ezustean, Zinemaldiko zuzendariak Cotillarden ezagun bati utzi zion ohorea. Penélope Cruz sartu zen agertokira eta Zinemaldiko sari preziatua eman zion aktore frantsesari. Besarkada estu eta sentikor bat eman zioten elkarri eta Cotillardek, malko artean, hartu zuen hitza: “Oso eskertuta nago Zinemaldiak emandako sariagatik eta ekoizle bezala hasi
berri dudan garai berri honetan konfiantza erakutsi didalako”.

 
Marion Cotillard aktoreak aurtengo Donostia Saria jaso zuen.
Marion Cotillard aktoreak aurtengo Donostia Saria jaso zuen.
Carlos Saurak txundituta begiratu zituen Kukai taldeko dantzariak.
Carlos Saurak txundituta begiratu zituen Kukai taldeko dantzariak.

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea