Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 69. Edizioa 2021  > Zinemaldiaren Egunkaria > “Zinemaldian Sail Ofizialeko epaimahaikidea izatea? Noski baietz!”
Zinemaldiaren Egunkaria » Epaimahaiak
“Zinemaldian Sail Ofizialeko epaimahaikidea izatea? Noski baietz!”
TED HOPE SAIL OFIZIALA
Asteazkena, 2021(e)ko irailak 22

Sail Ofizialeko epaimahaikidea izatea ohore bat da guztiontzat, baina, Ted Hope ekoizlearentzat (AEB, 1962), ohore bat izateaz gain, amets bat da. Iaz, masterclass bat aurkeztu zuen
Zinemaldian, baina pandemia dela- -eta, ezin izan zuen Donostiara etorri. Aurten hirira etortzeko ametsa lortu du, Sail Ofizialeko epaimahaikide gisa. Epaimahaikidea izan nahi ote zuen galdetzeko Zinemaldiaren mezu elektronikoa jaso zuenean, bi hitzekin erantzun zuen: “Noski baietz!!!!”.

Filmak baloratzeko, sentsibilitate berezia behar da, baita zineman esperientzia ere. Hopek bi baldintza horiek soberan betetzen ditu. Bere bizitza profesionalaren lehen zatian 70 film ekoiztu zituen. Gero, Amazon streamingeko start-upean CEO bihurtu zen eta 60 film ekoiztu zituen. Coronavirus-a iritsi zenean, bere bizitzari buelta ematea erabaki zuen: Amazon-en lan egiteari utzi zion eta geroztik, beste bost film ekoiztu ditu. Berarekin hitz egitea zuzeneko masterclass bat entzutea bezalakoa da.

Ekoiztu dituen filmek Oscarretarako 25 izendapen jaso dituzte, eta horietatik sei irabazi dituzte. Ekoizle exekutibo gisa egindako filmetatik hemeretzi, Oscar sarietarako izendatu zituzten, eta bost sari irabazi zituen.

Aurreko astean iritsi zen Donostiara bere epaimahaikideekin, eta hiriarekin maitemindu da dagoeneko. “Donostiarrek ilusio handiarekin bizi dute Zinemaldia, eta hori leku guztietan ikusten da: jatetxeetan, dendetan, kalean… Pandemia ondoren poz hori ikustea izugarria da”.

Ekoizleak dioenez, bere kideen artean oso harreman ona dute. Denek gogoko dute zinema eta pelikulei buruz ordu askotan hitz egiten egotea. “Konbinazio paregabea da: filmei buruz hitz egitea, hiri eder bat ezagutzea eta goxo jatea. Bizitzeko momentua!”.

Zinemaldiak mundu osoko ekoizleak,aktoreak eta zuzendariak elkartzenditu eta, Hope dioenez, aniztasunhori filmetan ikusten da eta oso aberasgarria da.

Baina, epaimahaikide izatea zail samarra dela dio ere bai: “Filmak ebaluatzeko edertasuna aurkitu behar duzu, bai, baina baita lotura emozionalak, kulturalak eta komunitarioak ere. Oso zirraragarria da”. Gainera, badaki ezin direla pelikula ezberdinak baldintza berdinekin ebaluatu, film bakoitzak bere berezitasunak dituelako.

Amerikarrak esperientzia du streaming plataformetarako edukiak ekoizten. Gaur egun mugimendu horrek zinemaren panorama aldatuko ote duen galdetzean, horrela dio: “Kulturalki berriarekiko lehentasuna dugu, baina, aldi berean, nostalgia ere sentitzen dugu eta iraganarekiko maitasun berezia dugu”. Bereari buruz, zinemak duen engagement-a ez da pantaila txikiak duenaren berdina, mundu ezberdinak dira-eta. “Streaming plataformen izaera erosotasun eta distrazio prozesua da, ez zinema bezalako murgiltze eta konpromiso batena. Produktu berdina bi modutan aurkeztu daiteke, baina esperientzia eta ikuslea ezberdinak dira”.

Orain, Invisible Nation dokumentala (Vanessa Hope) eta Geoge Clooneyren Tender Bar filma (Ben Affleckekin protagonista gisa) ekoizten ari da, baina, ohartarazi du, “oraingoz bi proiektu dira, ikusiko dugu zenbat gehiagotan sartzen naizen”.


Iratxe Martínez

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea