Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 69. Edizioa 2021  > Zinemaldiaren Egunkaria > Bizitzaren jatorriari buruz bidaia pertsonal eta kolektiboa
Zinemaldiaren Egunkaria » Zinemira
Bizitzaren jatorriari buruz bidaia pertsonal eta kolektiboa
AZTARNAK
Ostirala, 2021(e)ko irailak 24

Zinemira saileko klausurako emanaldian mikusi ahal izango da, gaur gauean, Maru Soloresek (Donostia, 1968) zuzendari gisa egin duen azken filma: Aztarnak. Egileak bigarrenez parte hartuko du Zinemiran, bere lehen film luzea, Camera obscura, bertan aurkeztu baitzuen orain dela hamar urte. Dokumentala Donostia Zinemaldiaren baitan ikusi ezin dutenek izango dute aurrerantzean aukerarik, izan ere, urriaren 15eanegingo baita estreinaldi komertziala.

Bizitzaren hasierara bidaia planteatu du Soloresek, pertsonala eta aldi berean korala den dokumental honetan. Galdera sakon ugari planteatzen ditu zuzendariak: Haurtzaroan ereiten al da zoriontasunaren hazia? Gogoratzen ez ditugun lehen urte horiek aztarna sakonak uzten omen dizkigute. Baina, aztarna horiek betiko al dira? Edo, aldiz, aldatzen joaten dira? “Ondo dago gaia plazaratzea, hausnartzeko; erantzunak denon artean aurkitu behar dira”, dio zuzendariak.

Galdera egokiak behin eta berriz egitearen garrantzia erakusten du filmak. Horietatik abiatuta, amatasunaz, aitatasunaz, zaintzaz, haurtzaroaz eta hauek guztiek gizartean duten lekuez hausnartzea proposatzen du Maru Soloresen lanak. “Nire alabaren lehenengo urteetan, Donostiako Hazi Hezi guneko Haziera Taldeetan ibili nintzenean, asko hausnartu eta irakurri genuen eta adituen hitzaldiak entzun genituen”, dio Maru Soloresek proiektuaren jatorria azaltzean, “ eta pentsatu nuen ederra zatekeela informazio horrekin zerbait egitea modu zinematografikoan eta gizarteari transmititzea. Gaur egun gizartean kontzientzia eta sentsibilitate gehiago dago, baina duela gutxira arte, etzegoen”. Erronkari aurre egin eta gaur egun den amarengandik izan zen umearengana doan bidaiari ekin zion filmaren bitartez, beste guraso, haur eta adituak bidaide zituelarik.

Errodaje luzea izan da Aztarnak, finantziazio kontuak zirela-medio, baina behin crowfunding kanpaina gauzatu zenean, jarraipen gehiagorekin filmatu eta film luzea osatzea lortu zuen lantaldeak. Talde txikia izateak beste modu batera lan egitea errazten eta ahalbidetzen duela dio Soloresek. Proiektuko argazki-zuzendariak, Nere Falaganek, adierazi duenez, “lantalde giro polita egon zen, enpatia handia zegoelako gure artean; dokumentalean parte hartzea proposatu zidan eta niretzat oparia izan da, asko eskertzen diot. Gai interesgarria iruditzen zitzaidan lehendik ere eta oso erraza izan da Marurekin lan egitea, oso eskuzabala delako”.


Irene Elorza

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea