Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 69. Edizioa 2021  > Zinemaldiaren Egunkaria > Aurten itsaspeko arkeologia ikasgai
Zinemaldiaren Egunkaria » Belodromoa ikastetxeetan
Aurten itsaspeko arkeologia ikasgai
Ostirala, 2021(e)ko irailak 17

Pandemia madarikatuak bigarren aldiz eragotzi du belodromoa zinema areto erraldoi gisa erabiltzea, baina iaz bezala, aurten ere ikasleentzako emanaldiak ikasgeletara eramango dituzte, eta, bertan, zientzia zinemaren bidez hurbiltzeko helburuari eutsiko diote.

Hala, Gipuzkoako 64 ikastetxetako –aurreko urtean 53 izan ziren– milaka ikaslek Tadeo Jones 2: Midas erregearen sekretua filma ikusiko dute, Maria Intxaustegi itsaspeko arkeologoak egingo duen aurkezpena tarteko.

Filmari sarrera eman eta mundu osoan zehar murgildutako ondarea ikertzen izandako esperientziaz hitz egingo du Mariak. Halaber, filma ikusi ondoren, haurrei sortzen zaizkien galderei gerora erantzuteko prest egongo da Maria; izan ere, ikasleei galderak bideoz bidaltzea proposatuko zaie, baita saioko argazkiak, marrazkiak edo landutako gaiarekin lotutako eskulanak partekatzea ere.

Arkeologia baita, izan ere, Tadeo Jones 2: Midas erregearen sekretua animazio-film luzearen haria; Enrique Gato eta David Alonsok zuzendua, Tadeo Jonesek Las Vegasera bidaiatuko du Sara Lavroff arkeologo ospetsuaren azken aurkikuntzaren aurkezpenera joateko: Midas errege mitikoaren lepokoa existitzen dela frogatzen duen papiro bat, hain zuzen.

Ezin aipatzeke DIPCen lankidetza ekimen honen gauzatzean. Donostia International Physics Center fisika eta antzeko diziplinak ikertzeko nazioarteko zentroa da, eta, gainera, ezagutza zientifikoa gizartearekin partekatzeko ardura hartzen du bere gain. 2019az geroztik, Euskadiko Filmategiarekin batera, Zinemaldian parte hartzen du, eta Belodromoan ikasleentzat egin izan diren emanaldiak antolatzen ditu.

Urtean zehar, DIPCek kultura zinematografikoa eta zientifikoa transmititzea helburu duten filmak programatzen ditu Tabakaleran, eztabaidak eta dibulgaziozko hitzaldiak sustatuz. Gaur egun, nazioarteko 5.000 zientzialarik baino gehiagok lan egiten dute Donostian; izan ere, zifra horren arabera, Europan biztanle bakoitzeko zientzialari gehien dituen hirietako bat delarik. Horrek agerian uzten du zinemako hiria izateaz gain, Donostia zientziako hiria ere badela.


Sergio Basurko

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea