Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 69. Edizioa 2021  > Filmen izen-ematea > Araudia > WIP Latam onenarrentzako EGEDA Platino Industria saria
WIP Latam onenarrentzako EGEDA Platino Industria saria
Araudia

Jabetza intelektualeko eskubideak kudeatzen dituen erakunde bat da EGEDA, ikus-entzunezkoen ekoizleen interesak, alegia, Jabetza Intelektualaren Legetik eratortzen diren eskubideak, defendatzen dituena Espainian.

Jabetza intelektualeko eskubideak obren ustiapen egokia ahalbidetzen duten tresna dira, etorkizuneko kultura-sorkuntzaren mesedetan. Arte zinematografikoa sortu, garatu eta jendaurrean eskainiko bada, industria bat behar da. Hala, jarduera artistikoa eta industriala den aldetik, zinemagintzak gidoilarien, zuzendarien, antzezleen, musikarien eta abarren ekarpen artistikoaz gain, ekoizleen ekarpen sortzaile eta ekonomikoa ere behar du. Hala, eskubide batzuen titular bihurtzen dira, jabetza intelektualaren eskubideena, hain zuzen, eta horiek euren lanaren ordainsarien zati bat dira, baita ekarpen ekonomikoa berreskuratzeko bide ere.

EGEDA jabetza intelektualaren eskubideen gainean oso aktibo eta erne dago, eta bestelako zerbitzuak ere eskaintzen dizkie ordezkari den ikus-entzunezkoen ekoizleei eta, oro har, ikus-entzunezkoen industriari.

Askotariko ekitaldi eta jarduerak zubi, EGEDAk zinema iberoamerikarra sustatu, eta ikus-entzunezkoen merkatua laguntzea du xede.

Donostia Zinemaldiaren 69. edizioa Donostian egingo da, 2021eko irailaren 17tik 25era. WIP Latam jarduera 2021eko irailaren 20tik 22ra egingo da.

1. ARTIKULUA

EGEDA Platino Industria saria Donostia Zinemaldiaren WIP Latam sailean hautatutako film luze latinoamerikarretatik bat amaitzeko ematen da.

2. ARTIKULUA

EGEDA Platino Industria saria irabazteko hautagai izango dira WIP Latam sailean hautatutako ekoizpenak.

3. ARTIKULUA

Zinemaldiaren hautapen-batzordeak, Zinemaldiaren zuzendaritza buru dela, hautatuko ditu WIP Latam sailean aurkeztu diren filmak.

4. ARTIKULUA

EGEDA Platino Industria saria, 30.000 euro gordinekoa, film hautatuaren ekoizle nagusiari emango zaio banku-transferentzia bidez.

5. ARTIKULUA

EGEDAk horretarako propio eratutako epaimahaiak erabakiko du EGEDA Platino Industria saria nori eman.

6. ARTIKULUA

EGEDA Platino Industria saria ezingo da eman gabe utzi, ezta film bati baino gehiagori eman ere.

7. ARTIKULUA

EGEDA Platino Industria saria Industriaren Sariak iragartzeko ekitaldia amaitzean jakinaraziko da, 2020ko irailaren 23an (asteazkena), eta Zinemaldiaren amaierako galan entregatuko da diploma.

8. ARTIKULUA

Film sarituaren ekoizpena amaituta, honen hasierako kredituetan, EGEDA Platino Industria sariaren logotipoa eta «EGEDAren eta Platino Industriaren babesarekin» aipamena sartu beharko dira.

9. ARTIKULUA

Araudi honen interpretazioan sor daitekeen edozer zalantza Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak ebatziko du.

10. ARTIKULUA

Araudi honen interpretazioari buruzko desadostasunik balego, gaztelaniazko testua aplikatuko da.

 


© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones