71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Bestelako Jarduerak

Chris Kraus. Pelikulak lehen eta gero

Chris Kraus (AEB, 1955) hainbat belaunaldiri eragin dien ikono kultural bat da, bere liburu eta testuen bidez eta arte eta zinemara egindako hurbilketagatik. Krausek laurogeiko eta laurogeita hamarreko hamarkadetan New Yorken filmak eginez hasi zuen bere kultura-ekoizpena. Bere filmak erabateko porrota izan ziren banaketari eta aurkezpenari dagokienez, baina literaturara iristeko abiapuntu onena bihurtu ziren beretzat. Krausen liburuek etengabeko elkarrizketa planteatzen dute bere filmekin. Chris Kraus. Pelikulak lehen eta gero jardueran Krausen film-obra osoa aurkezten da, baita irudiarekin lotutako testu-ekoizpenaren aukeraketa bat ere. Halaber, bere filmografiaren berrikuspena egitea ere proposatzen du, zeinak gaurkotasunari eusten dion, aspaldikoa izan arren, performatibitatearen erabilerari, hizkuntza-geruzen alboratzeari, erreferentzien nahasketari, intimoa literatura-ikasgaitzat hartzeari eta halako gisa baliatzeari eta prozesu kolektiboa ekoizpena abian jartzeko gisa erabiltzeari esker. Idazlea, editorea eta arte kritikaria, besteak beste, I Love Dick eta Torpor eleberriak argitaratu ditu, baita Video Green eta Social Practices teoria artistiko eta bisualeko liburuak ere. Chris Kraus. Pelikulak lehen eta gero jarduera Tabakalera eta Stockholmeko Index Foundation erakundeen arteko koprodukzioa da.

Irailaren 10etik urtarrilaren 9ra Ordutegia: 12:00-14:00 / 16:00-20:00 Lau Pareta (1. solairuan) Andre zigarrogileak plaza, 1 Sarrera libre

DAMA Habla

DAMAk, ikus-entzunezko lanen egile-eskubideen kudeaketan espezializatutako Espainiako erakunde bakarrak, DAMA Habla programa ekoizten du. Juan Zavala kazetariak gidatuta, DAMAko bazkide diren zinemagileei egindako elkarrizketek osatzen dute DAMA Habla. Horietan, euren lanbide-ibilbideari buruz hitz egiten dute eta sorkuntza-prozesuari buruz hausnartzen dute. Lehen denboraldian, besteak beste, Gonzalo Suárez, Mabel Lozano, Yolanda García Serrano, Mateo Gil, Azucena Rodríguez, Agustín Díaz Yanes eta Manuel Martín Cuenca zuzendari eta gidoilariek hartuko dute parte. Donostia Zinemaldia esparru gisa hartuta, euskal zinemagileak elkarrizketatuko ditu saioak 69. edizio honetan.

Gaua ederra da - Amenabar

Abelek eta Mariannek jakingo dute 13 urteko semeak (Joseph) ezkutuan saldu dituela gehien maite zituzten gauzak. Laster konturatuko dira Joseph ez dela hori egin duen bakarra: mundu osoko ehunka haur elkartu dira proiektu misteriotsu bat finantzatzeko. Planeta salbatzea da misioa.

Zinema aire zabalean, Cristina Enean 09/23, 22:00, Cristina Enea parkea: la CROISADE / THE CRUSADE, Louis Garrelena.

Manos Libres | Audi Future Stories | Pablo Fuentes & Kike Maíllo

Higiezin-enpresa bateko zuzendari garrantzitsu bat kezkatuta dago haustear dagoen harreman baten eraginez eta, semearentzat etorkizun hobea bilatu nahian, okerreko jendearekin hasiko da negozioak egiten. Etxera doala, konturatuko da ez duela hartu erabaki onena, eta ondorioak pairatzen hasiko da.

Manos libres Audi Future Stories –Audik, Zinemaldiaren Laguntzaile Ofizialak, zinema-film laburretarako sortutako lehen gidoi-lehiaketa– irabazi duen film laburra da, Pablo Fuentesek idatzia eta Kike Maíllorekin batera zuzendua.

PROGRAMA
Aurkezpena: Ostirala, hilaren 24a, 12:30ean, Príncipe zinema-aretoak.

Nespresso Talentsen VI. edizioa Donostia Zinemaldian

Nespressok oraingoan ere zinemaren munduari babesa ematen diola frogatzen jarraitzen du, Donostia Zinemaldiaren babesle gisa eta Nespresso Talents lehiaketaren antolatzaile gisa. Sari-banaketa irailaren 21ean egingo da, zazpigarren arterako ezinbestekoa den topaketa horrekin batera. Film laburren lehiaketak, aurten VI. edizioa izango duenak, zinema-esparruko talentuaren erakusleiho gisa balio du, sormena, berrikuntza eta beste hainbat gaitasun arakatzen ditu eta espiritu disruptiboari heltzen dion ikus-entzule gazteagoengana hurbiltzen da. Ildo horretan, Nespresso Talents lehiaketak parte-hartzaileei eskatu die istorioak formatu bertikalean (9:16) partekatzeko eta, hala, euren talentua eta irudimena aztertzeko aukera eman die, sare sozialetan gehien erabiltzen den formatu horren medioz. Gainera, "Gauzak ondo egitea garrantzitsua da" izan da edizio honetako claima, eta partaideak horretara egokitu behar izan dira piezak sortzerakoan. Aldarrikapen horrek agerian uzten du, hala, ekintza positiboak egitea onuragarria dela maila guztietan. Kontuan izanik parte hartzaileen zerrenda zabal-zabala dela, salbuespenezko epaimahai bat antolatu du Nespressok hiru irabazleak hautatzeko, eta hainbat arlo eta sektorerekin lotuta dago epaiamahai hori, hala nola zinema, iraunkortasuna, enpresa eta eduki-sorkuntza; hona hemen epaimahaikideetako zenbaitzuk: José Luis Rebordinos, Donostia Zinemaldiko zuzendaria; Myriam Sainz, Technoserve taldeko (Nespressoren AAA Sustainable Quality Programa) Ekimen Estrategikoen zuzendaria; Elena Sánchez, TVEko Historia de nuestro cine programaren aurkezlea eta Melissa Villareal, enpresaburua, moda-diseinatzailea eta influencerra. Nespressok hiru film labur irabazleen eta sortzaileen izenak aurreratu ditu dagoeneko, baina finalisten ordena zehatza gorde du sariak banatzeko egunean jakinaraztekok. Zehazki, hauek dira: El Último Films ekoiztetxeko lau zuzendariek sortutako Simbiosis; David Casteón Navarrok eta Ianko Stefanovek sorturiko The Clown; eta Big Fella Studio ekoiztetxearen Now I can sea, Enri Gjinirena. Donostia Zinemaldiaz gozatzeaz gain, irabazleak 1.500 euroko saria jasoko du, bigarrenak 1.000 eurokoa eta hirugarrenak 500 eurokoa.

Omar Ayyashi Gizarte Fotografikoan

N5 Omar Ayyashi argazkilariak eta Manuel Fernández diseinatzaileak Fashion Art Institute erakunderako asmatutako erakusketa-proiektua da, oraingoan Javier S. Jiménez (Intramurs) izango dela komisarioa SFGrako. Nazio Batuek 2030 agendan ezarritako Garapen Iraunkorrerako bosgarren Helburua (5. GJH) lantzen da horren bidez: genero-berdintasuna. Argazkiak pieza artistikoak dira, eta bosgarren ODSak planteatzen dituen xedeak jorratzen dituzte. Besteak beste, Juana Acosta, Belén Rueda, Paz Vega, Mina El Hammani, Anna Castillo, Cayetana Guillén Cuervo, Ester Expósito, Rossy de Palma, Amaia Salamanca, Elena Furiase, Jedet Sánchez eta Bárbara Lennie aktoreekin sortu dituzte. Antzezleek Manuel Fernándezen jantziak janzten dituzte, "soineko mihiseak", soilik Fashion Art Institute enpresarako diseinatuak eta mundu osoko artista ospetsuen esku-hartzea izan dutenak: Manolo Valdés, Juan Genovés, Okuda San Miguel, Luis Gordillo, Rafael Canogar, Grimanesa Amorós, Ouka Leele, etab. AGENDA 2030 honako hauetarako ekintza-plan batean funtsatzen da: pertsonak, planeta, oparotasuna, bakea eta elkarlana. Oinarrizko bost alderditan oinarrituta dago: pertsonak, oparotasuna, planeta, parte-hartze kolektiboa eta bakea. 5. GJHak genero-berdintasuna lortzeko eta emakume eta neska guztiak ahalduntzeko jomuga du.

Irailaren 15etik urriaren 7ra Astelehenetik ostiralera, 10:00-12:00 eta 17:00-21:00; larunbatetan, 17:00-20:00. Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen egoitza: San Juan kalea 27 (Donostia)

Sa wa liu tang de fang xiang / The Storage

Jugoslaviaren gorakadak eta erorketak atsekabetuta, erredakzioburu ohi bat antzina handiak ziren baina egun desagertzear dauden Estatuko argitaletxe eta liburu-dendei atxikia sentitzen da. Arte-komisario gazte bat antzinako Jugoslaviako eguneroko objektuak erabiltzen saiatzen da antzinako bizimoduak gaur egungo bizimoduari nola eusten dion aztertzeko, Belgradeko kultura-ondarearen zeharreko odisea moduko batean. Idazle txinatar ibiltari bat ingurutik pasatzen da eta bi pertsonaien bizitzari behatzen dio, baina arrotz baten ikuspegitik. Filmak idazle hark ikusten eta sentitzen duena erregistratzen du, baita bere mina ere. Banatzen dituzten mendi eta errekak gorabehera, protagonistak gertu daude espiritualki.

PROGRAMA
Emanaldi berezia 25/09, 12:30, Príncipe (9. aretoa): SA WA LIU TANG DE FANG XIANG, Danyan Chenek zuzendua.

XXXIII. Bideoaldia

Bideoaldiaren XXXIII. edizioan, 2020/2021 ikasturtean zehar Donostiako Larrotxene Kultur Etxeko laguntzarekin egindako film laburren hautaketa bat proiektatuko da. Pablo Malok ematen duen Dirección de Cine ikastaroan Maddi Arzallusek eta Iñigo Alkortak zuzendu duten Atzelariak film laburra. Horrez gain,  Larrotxeneko ikasleek eta ikasle ohiek osatutako B-Egia elkarteak sortutako ikus-entzunezko pieza txiki batzuk ikusi ahal izango ditugu. Amaia San Sebastianen Rewind eta Hemen Izango da, Cesare Maglioniren 22 April eta Zutik eta Iñigo Madurgak zuzendutako Agate film laburrak hain zuzen ere. Larrotxenerekin batera ekoitzitako A Way Out, Lucas Milla gazteak zuzendutako thrillera. Eta saioa bukatzeko  Jose Antonio Cortések zuzendutako Red Bay koprodukzioa, aurtengo Bilboko Zinegoak jaialdia ireki zuen film laburra.

Trueba, 2 Irailaren 23a 19:30

Zin Ex. Gorputza eta arkitektura

Berriki igaro dugun pandemiaren eta konfinamendu- eta isolamendu-esperientziaren ondorioz, komunikazioa bitarteko digitalen menpe geratu da. Horri erantzuteko, Zin Ex. Gorputza eta arkitektura erakusketak aztergai ditu gorputzaren, teknologiaren eta ingurune eraiki eta naturalaren arteko harreman fisikoak. Hirurogeiko hamarkadaren amaierako eta hirurogeita hamarreko hamarkadako zinema hedatuak eta arte feministak, zinema klasikoaren espaziotik ateratzeaz gain, gorputzaren irudia objektibaziotik askatu zuten, eta errealitatearekin kontaktuan jarri. Erakusketan, ikus-entzunezko efektuetan, parte-hartzean, aldaketan eta jasangarritasunean oinarritutako arkitektura-diseinu esperimentalak ikus daitezke. 


Zin Ex proiektuaren bigarren edizio den honek, gainera, zuzeneko performanceak, proiekzioak eta solasaldiak hartuko ditu erakusketa-aretoan bertan. Erakusketak tresna zinematografikoak erabiltzen dituzten arte garaikideko nazioarteko praktika garaikide ezberdinak biltzen ditu. Horien artean daude pantailan ikus daitezkeen dokumental antzeztuak, erdi-fikziozko narratiba, musika eta dantza. Finean, gorpuztasun indibidualari eta kolektiboari buruzko ikuspegi aniztasuna gizadiaren osteko mundu batean.


Honako hauen parte hartzearekin: Federico Adorno, Marjoleine Boonstra, Stephanie Comilang, Katja Davar, José Miguel de Prada Poole, Discoteca Flaming Star, Pepe Espaliú, VALIE EXPORT, Yona Friedman, Haus-Rucker-Co, Laura Henno, Sky Hopinka, Hsu Che-Yu, Sohrab Hura, Ricardo Iriarte, Michelle-Marie Letelier, Dóra Maurer, Ana Mendieta, Lygia Pape, Alice Anne Parker (Severson), Rory Pilgrim, Sergio Prego, Victoria Santa Cruz, Tomás Saraceno eta Bárbara Wagner & Benjamin de Burca. 

Komisarioa: Florian Wüst

Elias Querejeta Zine Eskolako Zin Ex - On the practice of curating film exhibitions 2020-2021 mintegiko partaideekin lankidetzan: Anna Babos, Renan Camilo, Ramón de Fontecha, Florencia de Mugica, Amaranta Díaz, Alejandra Frechero, Adrián García, Paula González, Laida Mendia, Mariana Queen Nwabasili, Pablo Lillo Aguilar, Simon Petri-Lukács, Oderay Ponce de León, Valery Rojas eta Blanca Velasco Navarro.

Irailaren 10etik urtarrilaren 9ra Ordutegia: 12:00-14:00 / 16:00-20:00 (Astelehenetan itxita) Tabakalerako erakusketa-aretoa Andre zigarrogileak plaza, 1
 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: