Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 69. Edizioa 2021  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > Ted Hope
Ted Hope

35 urteko ibilbidean zehar, Ted Hope (AEB. 1962) 70 film baino gehiagoren ekoizlea izan da, baita estudio-exekutiboa 60 filmetan baino gehiagotan, streamingeko start-up bateko CEOa, hiru ekoiztetxetako zuzendarikidea eta zinema-elkarte bateko zuzendari exekutiboa ere, postprodukzio-zentro bat, bi webgune, bi think tank eta app bat fundatzeaz gain. Amazon film luzeak ekoizten hasteko ekimena ere abiarazi zuen, eta prozesu horren bost urtetik gorako ibilbidearen ia erdian zuzendari izan zen. Hoperen oroitzapenak, Hope for Film izenekoak, bigarren edizioan argitaratu ziren 2020ko abuztuan. Ekoiztu dituen filmek Oscarretarako 25 izendapen jaso dituzte, eta izendapen horietako 6 irabazi dituzte. Ekoizle exekutibo gisa egin dituen filmek, berriz, Oscarretarako 19 izendapen jaso eta 5 sari eskuratu dituzte. Sundanceko epaimahaiaren sari nagusia duten hiru film ekoitzi dituzten bi ekoizleetako bat da Hope.

Zuzendarien talentua detektatzeko begi paregabea du eta, horri esker, Ang Lee, Hal Hartley, Michel Gondry, Nicole Holofcener eta beste askoren lana abiarazten lagundu du. 2021ean 5 film ekoitzi ditu, tartean Vanessa Hoperen Invisible Nation dokumentala eta George Clooneyren Tender Bar filma, Ben Affleckekin protagonista gisa.
 

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones