"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Eva Morsch Kihnek (Creutzwald, Frantzia. 1973) Kultura Erakundeen Kudeaketako diploma eskuratu zuen Paris-Dauphine Unibertsitatean, baita Literatura Modernoko diploma ere Toulouse-Jean Jaurés Unibertsitatean. Komisarioa eta aholkularia da industriaren arloetan.
Cinélatino, Rencontres de Toulouse jaialdiko programazioaren eta plataforma profesionalaren (Zinema Eraikitzen) koordinatzaile gisa dihardu. Gap Financing Marketen (Veneziako jaialdiko merkatuan) nazioarteko aholkularia da, eta Marché du Film eta Ventana Sur azokekin lankidetzan aritu ohi da, Lehen Ebaketaren eta Azken Kopiaren hautaketa-batzordeko kide gisa. Br Labekin ere egiten du lan, São Paulon antolatzen den proiektu latinoamerikarren garapenerako laborategiarekin, hain zuzen.
La Fabrique des Cinémas du Monde enpresaren jarduera profesionalak garatu eta koordinatu izan ditu Cannesen, eta Gindouko (Frantzia) fikziozko film luzeen gidoiak idazteko 2020an sortu zen egonaldi-programaren hautaketa-batzordeko aholkularia ere bada. 2021ean, Okzitania/Katalunia/Balearrak euroeskualdeko talentuak babesten dituen Trafic proiektua sortu du, bi jaialdirekin batera. CICAEko idazkari nagusia ere bada 2017az geroztik.