Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 69. Edizioa 2021  > Sariak eta Epaimahaiak > Zabaltegi-Tabakalera Sariaren Epaimahaia > Elena Lopez Riera
Elena Lopez Riera

Elena López Riera (Orihuela, Espainia. 1982) ikus-entzunezko komunikazioan doktorea, zinemagilea, programatzailea eta irakaslea da. Hainbat jaialdi ‒Cannes, Locarno, Donostia, Cinéma du réel, Vila do Conde, Hiroshima, Fidocs, Cali, Reykjavik etab.‒ eta arte-zentrotan ‒hala nola New Yorkeko PS1 MOMAn‒ erakutsi izan ditu bere lanak. Los que desean (Zabaltegi, 2018) bere azken film laburrak Locarnoko Urrezko Pardinoa, Zinebi eta Vila do Condeko sari nagusia eman zizkion egileari, European Film Awards sarietarako izendatua izateaz gain. Pueblo (2015) eta Las vísceras (2016) film laburrak ere zuzendu ditu, eta gaur egun bere lehen film luzea prestatzen ari da, El agua, zeina 2018ko Ikusmira Berriak programarako hautatu baitzen.

Programatzaile gisa, Belforteko Entrevues jaialdian, Sevillako zinema europarraren jaialdian eta Visions du réel jaialdian lan egin du; izan ere, Visions du réel jaialdiko hautaketa-batzordeko kidea da gaur egun. Halaber, unibertsitate-irakasle gisa ere aritu da du Genevan, Valentzian eta Carlos III Unibertsitatean (Madril), eta 2019az geroztik, Genevako (Suitza) HEAD (Haute école d’art et design) ari da lanean. Halaber, hizlari gisa parte hartu izan du Tabakalerako (Donostia) nazioarteko mintegian, Mexikoko Unibertsitate Artearen Museoan (Mexiko Hiria), ArtBo zentroan (Bogota) eta Lurraldeak eta Mugak ikastaroan (EHU, Bilbo), eta Cannesko jaialdiaren Résidence de la Cinéfondation programan ere parte hartu zuen artista egoiliar gisa. 2021ean, Screendaily International aldizkariak Spain Stars of Tomorrow delakoetako bat gisa hautatu zuen.   

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones