Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 69. Edizioa 2021  > Sariak eta Epaimahaiak > Zabaltegi-Tabakalera Sariaren Epaimahaia > Sergio Oksman
Sergio Oksman
Zabaltegi-Tabakalera Epaimahaiaren presidentea

Sergio Oksman (São Paulo, Brasil. 1970) Madrilen bizi da 1998az geroztik, eta zuzendari, ekoizle eta irakasle gisa dihardu hiri horretan.
1999tik 2008ra Elías Querejeta ekoizlearekin lan egin zuen. Dokumental luzea ugari zuzendu ditu, besteak beste, honako hauek: A esteticista (2004), 2012ko Zinemaldian "4+1: Brasilgo Zinema Garaikidea" zikloan bildua; Goodbye, America (2006); O futebol (2015), Locarnoko jaialdian lehiatua; eta Querido Fotogramas (Made in Spain, 2018). Halaber, film labur hauek zuzendu ditu: Apuntes sobre el otro (2009); eta A Story for the Modlins (2012), dokumental labur onenaren Goya saria irabazi eta Europako Zinemaren Sarietarako hautagaia izan zena.
Bere filmek nazioarteko ehun sari baino gehiago jaso dituzte eta atzerabegirakoak ere izan dituzte honako hauetan: 798 Art Zone (Pekin, 2012), Alcances (Cádiz, 2014), Festival dei Popoli (Florentzia, 2016) eta Instituto Moreira Salles (São Paulo eta Rio de Janeiro, 2018). ECAMeko Zinema Dokumentaleko espezialitateko koordinatzailea da, baita EQZEko irakaslea eta 2016az geroztik Adituen Batzordeko kidea ere Ikusmira Berriak programan.
 

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones