Industria Sailak topaketa eta jarduera ugari programatzen ditu industriako kide akreditatuek ahalik eta gehien aprobetxa dezaten Donostiako egonaldia. Agenda profesionalean, jarduerei, jardunaldiei, bilerei, topaketa profesionalei, aurkezpenei eta mahai-inguruei buruzko informazio zehatza eta eguneratua ematen da; horien guztiak, bada, networking-a, lankidetza eta filmen nazioarteko zirkulazioa errazteko antolatzen dira.