71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner

WIP Latam
Filmak
Zer proiektu aurkez daitezke?
Araudia
Sariak
Eskertzak
Filmen izen-ematea: 2020ko ekainaren 1etik uztailaren 1era

WIP Latam irailaren 22, 23 eta 24an izango da; WIP Europa egun horietan egingo dira.

Zinema Eraikitzen 2002an sortu zuten Donostia Zinemaldiak eta Cinélatino, Rencontres de Toulousek. Industriako jarduera aitzindaria izan zen, eta horretan oinarritutako antzeko formatuak sortu dira nazioarteko merkatu eta zinema-jaialdi askotan. Latinoamerikako zinema-ekoizpena babesteko asmoz sortu zen, postprodukzio-fasean zeuden filmak bukatzen laguntzeko.

Ikus-entzunezkoen merkatuaren produkzio- eta banaketa-testuinguru aldakorra dela kontuan hartuta, aurten hasita, Donostia Zinemaldiak eta Cinélatino, Rencontres de Toulousek ez dute gehiago batera antolatuko Zinema Eraikitzen saila.

Datorren edizioan, Donostia Zinemaldiak work in progress berri bat bultzatuko dut, WIP Latam, postprodukzio-fasean dauden Latinoamerikako produkzioei zuzendua, Zinemaldian 18 urteko ibilbidea egin duen Zinema Eraikitzen sailaren ordez. WIP Latamek, WIP Europak (Glocal in Progress berritua) eta Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroak are gehiago sendotuko dute Zinemaldia, bi zinemagintza horien topaleku izateari dagokionez.

WIP Latam egitasmoan sei film aurkeztuko dira, eta WIP Latam Industriaren Saria emango da aurrerantzean ere, Ad Hoc Studios, Deluxe, Dolby, Laserfilm Cine y Vídeo, Nephilim Producciones, No Problem Sonido eta Sherlock Films enpresen eskutik: aurkeztutako filmetako baten postprodukzioa da saria, baita ingelesezko azpitituluak dituen DCP batera arte, eta Espainian barrena banatzea.

Gainera, WIP Latam onenaren EGEDA Platino Industria Saria irabazteko aukera ere izango dute, eta 30.000 euro gordin emango dizkiote film irabazlearen ekoizle nagusiari, EGEDA Ikus-entzunezko Produktoreentzako Zerbitzuen Sozietatearen babesarekin.

Donostia - Zinema Eraikitzen egitasmoak Ibermedia programaren laguntza izan du sortu zenetik, baita Industriaren sarian parte hartu duten enpresena ere.

Datuak | Zinema Eraikitzen – Donostia (2012-2019):

  • 48 film aukeratuak
  • 38 film amaitu
  • 29 filmek nazioarteko zinema-jaialdietan parte hartu dute, adibidez, Berlin, Cannes, Locarno, Donostia, Sundance edo Venezian.
  • 20 film sarituak izan dira

Kasu arrakastatsuak | Zinema Eraikitzen – Donostia (2012-2020):

  • SIN SEÑAS PARTICULARES / IDENTIFYNG FEATURES, Fernanda Valadez (lehen filma) | Ikusleen Saria, World Cinema Dramatic gidoi onenaren epaimahaiaren saria – Sundance nazioarteko zinema-jaialdia, 2020.
  • EL PRÍNCIPE / THE PRINCE, Sebastian Muñoz (lehen filma) | Queer Lion Saria - Veneziako zinema-jaialdia Settimana della Critica – Venice IFF, 2019.
  • LOS TIBURONES / THE SHARKS, Lucía Garibaldi (lehen filma) | Directing Award - World Cinema Dramatic - Sundance IFF, 2018.
  • LA FAMILIA SUMERGIDA / A FAMILY SUBMERGED, María Alché (lehen filma) | Locarnoko zinema-jaialdia, 2018 - Cineasti del Presente; Horizontes saria – Donostia Zinemaldia, 2018.
  • NIÑA ERRANTE / WANDERING GIRL, Rubén Mendoza | Film Onenaren Sari Nagusia eta Musika Onenaren saria – Tallin Black Nights nazioarteko zinema-jaialdia, 2018.
  • FERRUGEM / RUST, Aly Muritiba | World Cinema Dramatic lehiaketa – Sundance nazioarteko zinema-jaialdia, 2018;
  • AGOSTO / AUGUST, Armando Capó (lehen filma) | Discovery - Torontoko nazioarteko zinema-jaialdia, 2019 | Lehen Film Onena - Habanako Zinema Latinoamerikar Berriaren Jaialdia, 2019.
  • LA FAMILIA / THE FAMILY, Gustavo Rondón (lehen filma) | Kritikaren Astea - Canneseko zinema-jaialdia, 2017;
  • PRINCESITA, Marialy Rivas | Discovery - Torontoko nazioarteko zinema-jaialdia, 2017 | Varsoviako zinema-jaialdia, 2017.
  • AQUÍ NO HA PASADO NADA / MUCH ADO ABOUT NOTHING, Alejandro Fernández Almendras | World Cinema Dramatic lehiaketa - Sundance zinema-jaialdia, 2016 | Panorama – Berlinale, 2016
  • RARA, Pepa San Martín (lehen filma) | Generation KPlus Saria - Berlinale 2016.
  • MI AMIGA DEL PARQUE, Ana Katz | World Cinema Dramatic lehiaketako Gidoirako Epaimahaiaren Sari Berezia - Sundance zinema-jaialdia, 2016
  • IXCANUL, Jayro Bustamante (lehen filma) | Silver Bear Alfred Bauer Saria - Berlinale 2015.
  • LA MUJER DE BARRO / THE MUD WOMAN, Sergio Castro (lehen filma) | Forum – Berlinale, 2015.
  • MATAR A UN HOMBRE / TO KILL A MAN, Alejandro Fernández Almendras | Epaimahaiaren Sari Nagusia - Sundance zinema-jaialdia, 2014 | Film Kritikarien Saria eta Big Screen Saria – Rotterdameko nazioarteko zinema-jaialdia, 2014.
  • HISTORIA DEL MIEDO / HISTORY OF FEAR, Benjamin Naishtat (lehen filma) | Lehiaketa Ofiziala – Berlinale, 2014 | New Directors Saria – Donostia Zinemaldia, 2014.
  • GLORIA, Sebastian Lelio (lehen filma) | Emakumezko Aktore Onenaren Saria – Berlinale, 2013.
  • TANTA AGUA / SO MUCH WATER, Ana Guevara, Leticia Jorge (lehen filma) | Panorama – Berlinale, 2013.

Argibide gehiago:

 

Industria Saila ondorengoen babesarekin:
Media Partner:

Industria Saila ondorengoen babesarekin:
Media Partner:
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: