Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko


Zer da?
Zer da?
2deo, Z&T
2deo, Z&T
Egitaragua
Egitaragua
Eskertzak
Eskertzak

Etengabe ari da aldatzen ikus-entzunezkoen sektorea; besteak beste, teknologia berrien etorreragatik. Beste alor batzuetan —bideojokoak, medikuntza...— probatu dira tresna horiek, eta orain zinema dute aplikazio-eremu. Zinemaren munduan txertatzeb ari dira jada bloke-kateak, errealitate birtuala eta mistoa, neuroteknologia eta hizkuntzaren teknologiak, eta narratiba ezberdin bat ez ezik negozio-aukera berriak ere ari dira sortzen industria horretan.

Aurrerapen teknologiko berriak, haien aplikazio posibleak eta sorkuntzan zein negozioan agertzen diren aukerak bertatik bertara ezagutzeko, 2018an bat egin zuten Donostia Zinemaldiak, Tecnaliak, Tabakalerak eta Petronorrek zinemaren eta IKTetako berrikuntzaren arteko topagune bat eraikitzea xede duen jardunaldi berri bat jarri zuten martxan.

Bere bigarren edizioan, Zinemaldia & Technology Donostia Zinemaldiaren apostu estrategikoa izan zen. Ikus-entzunezko industriaren eta teknologiaren arteko gogoetalekua izan nahi du. Horrenbestez, Zinemaldia Startup Challenge sortu du: ikus-entzunezkoen esparruan, teknologia berrietan oinarritutako Europako ekintzailetza-proiektuetan apustua egiten duen ekimen publiko-pribatua.

Joan den edizioan, COVID-19a dela eta, Zinemaldia & Technology % 100 telematikoki egin zen. Onlineko jardunaldian Zinemaldia Startup Challengean hautatutako 5 proiektu aurkeztu ziren, eta, amaitzeko, "Ikus-entzunezko soinua: jatorritik Full Immersive-raino" eskola magistrala eskaini zuen Marc Ortsek –Delux-eko soinu-zuzendari sortzailea, hainbat sariren irabazlea–.

Jardunaldi horrek Creative Europe MEDIAren –European Film Forum ekimenaren bidez– eta Vicomtech ikerketa aplikatuko zentroaren laguntza du.

 


 

 
Aurreko edizioak
2022
2021
2020
2019
2018
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones