71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Lehen orrialdea Z365 Berriak
Nest komunitatea (2017) eta Ikusmira Berriak (IV, V eta VI)
Nest saileko Nikica Zdunic ikaslea ohiak (2017) eta Ikusmira Berriak-eko Arantza Santesteban (2018), Aitziber Olaskoaga (2019) eta Jessica Sarah Rinland (2020) egoiliarrek beren lanak erakutsiko dituzte Doclisboa zinemaldiko 19. edizioan. Nikica Zdunic Women Women Women (2017) filmarekin parte hartuko du ‘Green Years’ sailean, aurten The Academy of Dramatic Art de Zagreb eskolari eskainiko dioten atzerabegirakoan. Bestalde, Arantza Santesteban Nazioarteko sailean lehiatuko da Ikusmira Berriak programan garatutako 918 Gau (2021) filmarekin, eta bere estreinaldia astelehenean, hilak 25, izango du. Aitziber Olaskoagak Ikusmira Berriak programan ere garatutako bere erdimetraia aurkeztuko du, Jo ta Ke (2020), artxiboa eskuratu eta bererabiltzen duten pelikulei buruzko ‘Our Images and Your Images of Us’ programan, ‘New Visions’ sailaren barruan. Azkenik, Jessica Sarah Rinlandek Sol de Campinas (2021) erakutsiko du ‘From the Earth to the Moon’ sailean.
Berriak Z365 Berriak Z365 Talentu berriak Proiektuaren garapena
Asteartea, 2021(e)ko urriak 26
 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: