Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 69. Edizioa 2021  > Zinemaldiaren Egunkaria > Argia ikusten ez den uda
Zinemaldiaren Egunkaria » New Directors
Argia ikusten ez den uda
Larunbata, 2021(e)ko irailak 18

Sun Liangek Txinatik Donostiara etortzen da bere bigarren film luzearekin: Shu qi shi guang (Lost in Summer). Bere aurreko lana eta lehenengo film luzea Kill the Shadow (2018), Montrealgo, Shanghaiko eta Pingyaoko jaialdietan hautatu zen, eta zuzendutako bere film laburrekin sariak irabazi ditu.

Haurten, Kutxabank-New Directors lehiaketan parte hartuko du thriller eta zinema beltzeko osagaiak nahasten dituen filmarekin. Txinatar zinema berriko estiloarekin gozatzen dutenek gogokoa izango dute filma. Honetan nerabe bat jarraitzen dugu udan zehar. Eta ez da uda eguzkitsua izango. Lehenengo maitasunak eta lehenengo
maite etsipenak, adiskidetasunak eta eztabaidak, lapurketak eta borrokak, eta baita ere bizi-nahasmendua ezagutuko ditugu. Protagonistak bere bidea aurkitu nahi du, baina lortzen duen ala ez jakiteko, filma ikusi behar da. Azkenean, guztiok izan gara nerabeak, baina, ez al da nerabezaroa ezberdina pertsona bakoitzarentzat?

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones