Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 69. Edizioa 2021  > Zinemaldiaren Egunkaria > Zinemira Saria Kimuakentzat
Zinemaldiaren Egunkaria » Festival
Zinemira Saria Kimuakentzat
EUSKAL ZINEMA GALA HONDALEA: ABISMO MARINO
Asteartea, 2021(e)ko irailak 21

Euskal Zinema Galan ikusi ahal izango da Asier Altunaren Hondalea: abismo marino, gaur. Urtero bezala, Victoria Eugenia antzokian ospatuko da euskal zinemaren jaia. Proiekzioaren aurretik, Zinemira Saria jasoko dute Kimuak programako egungo ordezkariek, Txema Muñozek eta Esther Caberok.

Zinemaldiak eta EPE/APV eta IBAIA ekoizleen elkarteek euskal zinemaren nortasun, programa edo erakunde nabarmen baten ibilbideari egiten dioten aitortza da Zinemira Saria. Aurten, Zinemaldiak eta ekoizleen elkarteek Kimuak euskal film laburrak babesteko programari omenaldia egitea erabaki dute, Jaurlaritzak, Euskadiko Filmategiak eta Etxepare Institutuak bultzatutako programari, hain zuzen. Ekimena 1998an hasi
zen, film laburrak banatzeko orduan zegoen gabeziari erantzuteko asmoz. Orduz geroztik, euskal film laburrak Espainiako estatuan eta nazioartean sustatu eta zabaldu dituzte, eta 23 urte geroago helburu horiek izaten jarraitzen du.


Irene Elorza

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones