Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 69. Edizioa 2021  > Zinemaldiaren Egunkaria > “Jendea da ni hemen egoteko arrazoi bakarra’’
Zinemaldiaren Egunkaria » Donostia Sariak
“Jendea da ni hemen egoteko arrazoi bakarra’’
Osteguna, 2021(e)ko irailak 23

Johnny Depp aktore estatubatuarrak bart iluntzean jaso du aurtengo bigarren Donostia saria, Kursaalean egindako gala batean. Depp trajez jantzita eta bere txapel bereizgarriarekin agertu da eszenatokian eta harrera egin dioten musikariak agurtu ditu ezer baino lehen.

Saria Jose Luis Rebordinosen eskuetatik jaso ondoren, “benetan eskertuta nago, ohorea da sari hau jasotzea, eta oso apal sentitzen naiz”, aitortu du. “Arrazoi bakar batengatik nago hemen –jarraitu du esaten–, jendearengatik, zinema pertsonentzat delako. Usteko banu ni hemen egotea inor mindu lezakeenik, kezkatuta egongo nintzateke”.

Eta beste behin ere Zinemaldiari eman dizkio eskerrak: “Batez ere gogoan izan dut Zinemaldiak nola babestu nauen; Jose Luisek, Donostiako alkateak... “Errespetu handia diot zinemaldi honi, ez dagoelako itxurakerietan oinarrituta, filmetan eta zinemagileetan baizik”, ziurtatu du.

Azkenik, ez da ahaztu aurtengo lehen Donostia sariduna zoriontzeaz, Marion Cotillard, Public Enemies filmean elkarrekin jardun zutela gogoratu duelarik.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones