José Ángel Herrero-Velarde, Donostia Zinemaldiko zuzendaritza eta hautaketa batzordeko kidea eta lehiaketaren azken lau hamarkadetako oinarrizko figura, igande arratsaldean hil zen Donostian, bere etxean. Lanbidez notarioa izan zen, eta lanbide horri zor zion bere ezizena. Herrero-Velarderen (Donostia, 1945) hastapenak zinemagintzan Informaciones egunkarian eta Reseña aldizkarian egindako kritikari lanari eta Kresala zineklubeko zuzendaritza batzordean parte hartzeari lotuta egon ziren. 1979an, zineklub horren ordezkari gisa, Zinemaldiko zuzendaritza batzordean sartu zen. 1985ean Zinemaldiko zuzendarikide izan zen Mariano Larrandia, Rafa Treku eta Leopoldo Arsuagarekin batera. Ondoren, bere hautaketa batzordeko kide izan zen etapa ezberdinetan, Carlos Gortariren zuzendaritzapean, Diego Galán-en bi denboraldietan, Manuel Pérez Estremera, Mikel Olaciregui eta gaur egun José Luis Rebordinosekin. Galán, Olaciregui eta Rebordinosekin zuzendaritza batzordeko kide ere izan zen.
José Ángel Herrero-Velarderen papera bereziki garrantzitsua izan zen Zabaltegiren eraketan. Zabaltegi Zinemaldiko sailik libreena izan zen, eta talentu zinematografiko berrien aldeko apustua sendotu zen, baita Horizontes Latinos sailean eta Zinema Eraikitzen programa aitzindarian islatu zen Latinoamerikako zinemaren presentzian ere. Hala ere, bere garrantzia Zinemaldiaren atal guztietara hedatzen da, 1979az geroztik bere antolakuntzan eta programazioan funtsezko erabakiak hartzen parte hartu baitu. Zinemaldiko lantaldeak eskerrak eman nahi dizkio egindako ekarpenagatik eta faltan botako ditu bere irizpidea, erudizioa eta umorea.
Gugan bego.