Donostia Zinemaldiaren Koprodukzio Foroaren Europako eta Latinoamerikako ikus-entzunezko proiektuentzako deialdia egin du. Proiektuek gutxienez 60 minutuko iraupena izan behar dute, eta finantzaketaren %20 ziurtatuta gutxienez. Europako proiektuek Latinoamerikarekin lotura zuzena izan behar dute.
Foroan hautatutako proiektuak Zinemaldian aurkeztuko dira irailaren 19tik 21era, eta produktore eta zuzendarien eta mundu osotik etorritako bazkide posibleen arteko one-to-one bilerak ere egingo dira. Foroa bat dator Zinemaldiko bi works in progress-ekin, Europako (WIP Europa) eta Latinoamerikako (WIP Latam) ekoizpenei zuzenduak.
Zinemaldiak hogei proiektu aukeratuko ditu gehienez ere, hiru aditu hauen txostenetan oinarrituta: Agustina Chiarino ekoizlea eta Donostia Zinemaldiko hautespen batzordeko kide diren Esperanza Luffiego eta Javier Martín programatzaileak
Hautatutako proiektuek hiru sari irabazteko aukera izango dute: Proiektu Onenaren Saria; DALE! Saria (Europa-Latinoamerika Garapena) eta ArteKino International Prize Saria. Gainera, Zinemaldiaren eta Ventana Sur zinema-merkatuaren arteko elkarlanari esker, Foroan aukeratutako Europako proiektuek Ventana Surreko Proyecta ekimenean parte hartu ahal izango dute, eta baldintzak betetzen dituzten gainontzeko proiektuek, Canneseko Marché du Film-eko Producers Network-aren hurrengo edizioan.
Foroan, 2012an sortu zenetik 162 proiektu aukeratu dira; horietatik 72 estreinatu dira eta horietako 42 nazioarteko jaialdietan aukeratu dituzte, besteak beste, Cannes, Berlin, Venezian, Sundance, Locarno eta Donostian.
SARIAK |
Arautegia irakurtzeko eta proiektu bat inskribatzeko, klikatu hemen.
IZENA EMATEKO EPEMUGA: EKAINAK 15
industria@sansebastianfestival.com
Tel.: +34 943 481217
www.sansebastianfestival.com
Ekimen hau ondorengoen babesletzari, laguntzari eta lankidetzari esker gauzatu daiteke: Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila, Europa Creativa MEDIA eta CAACI (Iberoamerikako Zinematografiako Agintarien Konferentzia), EFAD (Europako Zinema Agentzien zuzendariak), ARTE, EGEDA (Ikus-entzunezko Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundea) Producers Network (Marché du Film-Canneseko zinema-jaialdia), Zinemaren eta Ikus-entzunezkoen Institutu Nazionala-INCAA, EPE-APV (Euskal Produktoreen Elkartea), Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi, Europa Distribution, IBAIA (Ikus-entzunezko Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea), Etxepare Euskal Institutua, LatAm eta Zineuskadi.
Sustatzaileak:
Laguntzaileak:
Industria Saila ondorengoen babesarekin