Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 70. Edizioa 2022  > Berriak > Donostia Zinemaldiak nazioarteko inbertitzaileen eta Espainiako ekoiztetxeen arteko topaketa bat sortu du ‘Spanish Screenings: Financing & Tech’-en esparruan
Donostia Zinemaldiak nazioarteko inbertitzaileen eta Espainiako ekoiztetxeen arteko topaketa bat sortu du ‘Spanish Screenings: Financing & Tech’-en esparruan
Ekimena ‘Spanish Screenings XXL. Espainiako ikus-entzunezkoen ekoizpenerako nazioarteko merkatu bat’-en parte da

Proiektuak aurkezteko azken eguna uztailaren 1a da
Astelehena, 2022(e)ko maiatzak 16

Donostia Zinemaldiaren 70. edizioan, ‘Spanish Screenings: Financing & Tech’ egingo da, ‘Spanish Screenings XXL. Espainiako ikus-entzunezkoen ekoizpenerako nazioarteko merkatu bat’-en bigarren hitzordua. Proiektua Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dago. Plan horrek helburu du Espainiak Europako ikus-entzunezkoen hub gisa duen rola indartzea, eta Kultura eta Kirol Ministerioak sustatzen du ICAA institutuaren eta Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren bidez, ICEX dela medio.

‘Spanish Screenings: Financing & Tech’-en barruan, bi ekitaldi egingo dira: nazioarteko inbertitzaileen eta Espainiako ekoiztetxeen arteko lehen topaketa eta Zinemaldia Startup Challengeren Espainiako ekintzaileentzako eta startupentzako lehiaketa; horrek, bada, ikus-entzunezkoen eta I+G+B-ren arloari aplikatutako teknologia berriei balioa emango die.

Proiektu zinematografiko hauek hautatuko dira: 60 minututik gorakoak, gehienbat Espainian ekoitzitakoak, fikziozkoak, ez-fikziozkoak eta animaziozkoak, besteak beste, eta garapen-fasean eta finantzaketa-bila daudenak. 2 milioi eurotik gorako aurrekontu bat eduki beharko dute, % 20ko finantzaketa ziurtatua, eta nazioartekotzeko aukerak. Ekoizle nagusiak aukera izango du bere proiektua inbertitzaile garrantzitsuen eta nazioarteko talentu-ordezkarien aurrean ezagutarazteko eta defendatzeko. Proiektuak gaurtik aurrera aurkeztu ahalko dira, uztailaren 1era arte.

Zinemaldiak, aurretik aipatutako betekizunak betetzen dituzten proiektuetatik, hamar aukeratuko ditu, eta hautatutako ekoizleei bidaia eta hiru hotel-gau eskainiko zaizkie.

Proiektu bat aurkezteko, idatzi helbide honetara: industria@sansebastianfestival.com

 

PROIEKTUAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: UZTAILAK 1

HARREMANETARAKO

industria@sansebastianfestival.com
Tel.: +34 943 481 217
www.sansebastianfestival.com

 



Industria Saila ondorengoen babesarekin

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea