Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 70. Edizioa 2022  > Berriak > Koprodukzio bila dabiltzan hamabost proiektu aurkeztuko dira Proyecta 2022 ekimenean
Koprodukzio bila dabiltzan hamabost proiektu aurkeztuko dira Proyecta 2022 ekimenean
Marché du Film (Cannes) eta Ventana Sur merkatuek eta Donostia Zinemaldiak antolatuta, online egingo da ekimena, azaroaren 28tik abenduaren 2ra
Osteguna, 2022(e)ko urriak 6

Proyectak –Ventana Sur eta Marché du Film - Festival de Cannes merkatuek eta Donostia Zinemaldiak elkarlanean abiarazitako ekimenak– ekoiztetxeak, nazioarteko salmenta-agentziak eta jaialdien programazio-arduradunak hartuko ditu Europaren eta Latinomerikaren arteko koprodukzio bila dabiltzan 15 proiektuen aurkezpenean; euren finantzaketa osatu eta bazkide berriak aurkitzea da aurkezpen horren helburua. Edizio honetan guztira 172 proposamen jaso dira. Deialdi honetan lehenengo eta bigarren lanak izateko baldintza ezarri da.

Proyecta aurrez aurre eta online egingo da Ventana Sur merkatuaren esparruan, eta bosgarren edizio hau pitchingen saio batez (Buenos Aires hirian egingo da azaroaren 30ean hango ekoizle eta ekoiztetxeen eskutik) eta aurrez aurreko hitzorduez (one on one hitzorduak abenduaren 1ean) osatuta egongo da. Proiektuek online hitzorduak egiteko aukera izango dute abenduaren 6an.

Hautaketa Latinoamerikako hamabi proiektuz eta Europako hiruz osatuta dago; Latinoamerikakoei dagokienez, Argentina, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Ekuador, Guatemala, Honduras, Mexiko, Peru eta Venezuelakoak dira, eta europarrak aldiz, Frantziaren eta Portugalen arteko bi koprodukzio izango dira, ekoizpen espainiar batez gain (Nosotros/Us, Donostia Zinemaldiko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan aurkeztua). Agustina Chiarino (Mutante Cine & Bocacha Films), Paulo Roberto de Carvalho (Autentika Films) eta Esperanza Luffiego (Donostia Zinemaldia) izan dira aurretiko hautaketaren arduradunak. Aurten berrikuntza gisa proiektu irabazleari 5.000 euroko ordainsaria eskainiko zaio.

Proyecta ekimena Ventana Sur merkatuaren –Latinoamerikako ikus-entzunezkoen merkatu garrantzitsuenaren– parte da. Ventana Sur Argentinako Zinemaren eta Arteen Institutu Nazionalak (INCAA) eta Cannesko zinema-jaialdiko Marché du Film merkatuak antolatzen dute Europa Creativa MEDIAren babesarekin. Azaroaren 28tik abenduaren 2ra bitartean egingo da 2022ko edizioa.

 

1982
Sebastián Carreras (Argentina), Nicolás Carreras (Argentina)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Argentina
Ekoizpena: Cactus Cine

Augusta & Kátia
Lud Mônaco (Brasil)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Portugal - Espainia
Ekoizpena: Promenade

Cae el sol / Sun Falls
Aeden O'Connor (Honduras)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Honduras - Mexiko - Guatemala - Norvegia
Ekoizpena: Pulsar Cine

El deshielo / The Meltdown
Manuela Martelli (Txile)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Txile - Frantzia - Argentina - Suedia
Ekoizpena: Wood Producciones

Hashtag Santiago
Rodrigo Litorriaga (Txile)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Frantzia - Txile - Belgika
Ekoizpena: Transit Transat

La casa de playa / The Beach House
Kim Elizondo (Costa Rica)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Costa Rica - Kolonbia
Ekoizpena: Bicha Cine SRL

Los hermanos Freiman / Freiman Brothers
Nicolás Schujman (Argentina)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Argentina
Ekoizpena: Alina Films S.R.L.

Maneki Neko
Sarahi Echeverría (Ekuador)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Ekuador
Ekoizpena: CLAP

Marte al anochecer / Mars at Nightfall
Edjar Sajcabún (Guatemala)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Guatemala - Panama
Ekoizpena: Surkum Cinematografía

10 
Muchachos bañándose en el lago / Kids Swimming in the Lake
Michael Labarca (Venezuela)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Venezuela - Frantzia - Brasil - Txile
Ekoizpena: Todos Los Ríos

11 
Nosotros / Us
Helena Taberna (Espainia)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia
Ekoizpena: Lamia Producciones

12 
Noviembre / November
Tomas Corredor (Kolonbia)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Kolonbia - Mexiko - Frantzia
Ekoizpena: Burning

13 
Sociedad de la suerte / The Good Charm Society
Marina Herrera (Peru)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Peru
Ekoizpena: China Salka E.I.R.L

14 
Soy Mario / I am Mario
Sharon Kleinberg (Mexiko)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Mexiko
Ekoizpena:

15 
Una chica triste / Sad Girl
Fernanda Tovar (Mexiko)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Mexiko
Ekoizpena: Colectivo Colmena


Ondorengoen babesarekin


© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones