Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 70. Edizioa 2022  > Filmen izen-ematea > Araudia > Spanish Screenings - Financing & Tech. Araudia
Spanish Screenings - Financing & Tech. Araudia
 

Zinemaldiak Espainiako 10 proiektu hautatutako ditu gehienez, Spanish Screenings - Financing & Tech ekimenean parte hartzeko. Proiektuetako arduradunek partner estrategikoak, industrialak eta finantzarioak aurkitu ahal izango dituzte Zinemaldian parte hartuko duten gonbidatu profesionalen artean.

Jarduera honetarako aurkeztutako proiektuak araudi honen araberakoak izango dira:

1. ARTIKULUA

Deialdi honetan izena eman dezakete garapen-fasean dauden proiektuak dituzten Espainiako enpresa ekoizleek, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Gutxienez 60 minutu irauten duten proiektu zinematografikoak, fikziozkoak eta ez-fikziozkoak. Ez dira ez-fikziozko proiektutzat joko kazetaritzako edo informatzea helburu duten ikus-entzunezko erreportajeak.
  • Espainian duen ekoizpen-etxe nagusiak aurkeztuko ditu proiektuak.
  • Proiektuek 2 milioi eurotik gorako aurrekontua izan beharko dute.
  • Proiektuen ekoizleek aurrekontua eta finantzaketa-plana eurotan aurkeztu beharko dituzte, eta finantzaketaren %20a gutxienez bermatuta egon beharko da.

2. ARTIKULUA

Interesdunek doan eman ahal izango dute izena, online formularioa behar bezala beteta, eta erregelamendu honetako oinarriak aldez aurretik onartuta.

3. ARTIKULUA

Spanish Screenings - Financing & Tech ekimena parte hartzen duen proiektuarekin lotutako alderdi guztietarako, izen-emate formularioaren sinatzailea hartuko du Zinemaldiak hizketakide bakartzat, baita proiektu horretan parte hartzen duten bestelako enpresen edo pertsonen arduradun moduan ere.

4. ARTIKULUA

Proiektuak aukeratzeko erabakia apelaezina izango da.

5. ARTIKULUA

Zinemaldiak hautatutako proiektuei egindako gonbidapena konfidentziala izango da erabat, eta proiektuaren ekoizleek isilpean gorde beharko dute, Donostia Zinemaldiak ofizialki jakinaraztea erabakitzen duen arte.

6. ARTIKULUA

Hautatutako proiektuen ekoizleek ondoko konpromisoak hartuko dituzte:

  • Proiektuak Spanish Screenings - Financing & Tech ekimenean parte hartuko dutela baieztatzea.
  • Ekoizlea ekimena egiten den egunetan bertan izango dela baieztatzea.
  • Antolatzaileek eskatutako informazio-materiala bidaltzea, katalogoa edo web orria osatzeko eskatutako denboran.
 


© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones