Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 70. Edizioa 2022  > Filmen izen-ematea > Araudia > Nest saila. Araudia
Nest saila. Araudia
70. edizioa - 2022

1. ARTIKULUA

Nest-en XXI. edizioaren helburua nazioarteko zinema talentu gazteak bultzatzea da, haien lanak erakutsiaz Donostia Zinemaldian. 

2. ARTIKULUA

Nest irailean izango da, Donostia Zinemaldiko 70. edizioan.

3. ARTIKULUA

Saila horretan munduko edozer herrialdetako erdi mailako edo goi mailako zinema ikasleen lanak hartu ahal izango dute parte.

4. ARTIKULUA

Eskola bakoitzak Zinemaldia hasi aurreko 12 hilabeteetan amaitutako hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez (iraila 2021 – iraila 2022).

Ikasleek ezin izango dute euren izenean euren film laburrak aurkeztu. Film laburrak eskolak aurkeztu beharko ditu.  

5. ARTIKULUA

Lan horietako bakoitzaren iraupena ez da 30 minututik gorakoa izango. Jatorrizko hizkuntzan aurkeztuko dira, ingelesezko azpitituluekin.

6. ARTIKULUA

Izena Internet bidez eman ahal izango da 2022ko ekainaren 1etik 2022ko uztailaren 1era, www.sansebastianfestival.com webgunean.

7. ARTIKULUA

Laburmetraiak Zinemaldira iritsi arazi egingo dira honela:

  • Lotura: Web gune baten lotura emateko aukera egongo da. Horretarako, web gunearen helbidea eta hontara sartzeko pasahitza zehaztu beharko dira izen-emate orrialdean. Murriztutako sarbidea duten plataformak onartuko dira soilik.

8. ARTIKULUA

Nest-eko Hautaketa Batzordeak abuztuko lehen hamabostaldian emango du hautatuaren berri posta elektronikoz.

9. ARTIKULUA

Hautaturiko lanak Donostia Zinemaldiari helarazi beharko zaizkio irailaren 1a baino lehen, ondorengo formatuetan:

  • DCP-a DCI araudiari heldu behar dio
  • Konbentzio estandarraren arabera, artxiboen nomenklatura erabili behar da: https://www.isdcf.com/site/dcnc
  • DCP-a Signiant sistemaren bidez bidali ahal izango da, baita pendrive edo disko gogorraren bidez.
  • Disko gogorrak edo PenDrive-ak EXT2, EXT3 edo NFTS-an formateatuta egon behar du. HFS + EXTFAT diskoak baztertuko dira.
  • Disko gogorrak zinemaldian proiektatuko den filmaren bertsioa soilik eduki behar du.
  • Proiekzio-kopia bat eta segurtasuneko-kopia bat bidaltzen bada, zein den zein zehaztu behar da.
  • Lan guztiek ingelesezko azpitituluak izango dituzte. Ingelesezko jatorrizko bertsioan daudenak izan ezik. Hauek gaztelerazko azpitituluak izan beharko dituzte. Azpitituluen zerrenda erantsi beharko da.

10. ARTIKULUA

Hautatutako eskola bakoitzak ikasle kopuru jakin batentzako ostatua eta akreditazioa hartzen duen gonbidapena jasoko du.

Zuzendaria agertzea ezinbestekoa izango da , baita filmarekin zerikusirik ez duen ikasle bat ere, epaimahai lanak egiteko; ahal izanez gero, ingelesez dakitenak.

11. ARTIKULUA

Hautaturiko eskolek hautaketa batzordeari proposaturiko lanak adituen esku jarriko dira Zinemaldiaren bideotekan eta Zinemaldiaren katalogo ofizialeko zati izango dira.

12. ARTIKULUA

Hautatutako film laburrak Tabakalerako Medialab artxibora pasatuko dira. Medialab 2008tik sail honetatik igaro diren film laburren katalogazioan ari da lanean.

13. ARTIKULUA

Ekitaldi honetarako bereziki sortutako epaimahai bat egongo da eta Nest saria banatuko du.

10.000 euroz gordin hornitutako saria emango zaio laburmetraiaren zuzendariari.

14. ARTIKULUA

Araudi honen interpretazioari buruzko zalantzez Donostia Zinemaldiaren Zuzendaritzak ebatziko du.

 



© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones