71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filma
Filma
Cristina Jiménez
Espainia 
105 min.
Probaz, enigmaz eta ibilbidez jositako aurkikuntza-bidaia bat lurralde zoragarrietan zehar, lehiakide eta ikus-entzuleei Kanarien kondaira erakusteko. Indar, asmamen eta trebetasun handiko proba ikusgarriak uharteak 6 ataletan zeharkatzen dituen lasterketa batean. 8 nazionalitatetako 8 lehiakide Europako esploratzailerik onena izateko lehian. Proba bakoitza giltza bat da hurrengorako, abantaila edo sariak ematen ditu, hala nola koordenatu bidezko pista bat eta kondairaren zati bat, azken helburua lortzeko: San Borondón. Parte-hartzaileek jakingo dute Kanaria uharteak ez direla 8... 9 baizik. Graciosa, Lanzarote, Fuerteventura, Kanaria Handia, Tenerife, La Palma, Hierro eta Gomerak beren kondaira propioa ezkutatzen dute. Errealitatearen eta folklorearen, historiaren eta fikzioaren artean bederatzigarren uharte bat dagoela esaten da: San Borondón, Isla Ballena izenez ezaguna, kartografo eta nabigatzaileen ametsa mendeetan zehar eta parte-hartzaileen jomuga.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: