71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
RTVE Galak
RTVE Galak
Filmak
Filmak
Cesc Gay
Espainia 
99 min.
Historias para no contar obrak komedia gisa kontatzen dizkigun istorioetan geure burua identifika dezakegu; azaldu nahi ez ditugun istorioak dira, are ahaztu nahi genituzkeenak. Ustekabeko topaketak, une barregarriak, erabaki zentzugabeak, etab. Bost istorio, geure emozioak kontrolatzeko ezintasunari buruzko ikuspegi garratz baina errukitsu baten bidez kontatuak.
Carlos Saura
Espainia 
75 min.
Las paredes hablan Carlos Saurak artearen jatorriari buruz duen ikuspegi berezia da. 50 filmen baino gehiagoren zuzendari ospetsu eta sarituak artearen eta hormaren baterako bilakaera eta horien arteko harremana erretratatzen du (hormak sorkuntza-mihise gisa): historiaurreko kobazuloetako lehen iraultza grafikoetatik abangoardia berrieneko hiri-adierazpenetaraino. Bidaia zirraragarri eta pertsonala, Juan Luis Arsuaga, Miquel Barceló, Zeta, Musa71, Suso 33 eta beste hainbat pertsona itzaltsuekin batera.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: