71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Sail Ofiziala
Sail Ofiziala
Filmak
Filmak
Inaugurazioa
Alberto Rodríguez
Espainia 
125 min.
Modelo kartzela. Bartzelona, 1977. Manuel izeneko kontulari gazte bat desfalkoagatiko epaiketa baten zain dago kartzelan, eta 6-8 urteko zigor bati aurre egin behar dio, zigorra neurriz kanpokoa bada ere egin duen deliturako. Bere zeldakide Pinorekin batera, bat egingo du preso arrunten eskubideen eta amnistiaren alde borrokatzen ari den kolektibo batekin, COPEL izenekoarekin. Askatasunaren aldeko gerra bat hasiko da, eta gerra horrek kolokan jarriko du Espainiako espetxe sistema. Kanpoan gauzak aldatzen ari badira, barruan ere aldatu egin beharko dira. Benetako gertakarietan oinarritutako adiskidetasun-, elkartasun- eta askatasun-istorio bat.
Lehiaketatik kanpo
Klausurako filma
Neil Jordan
Espainia - Irlanda -Frantzia 
110 min.
1930eko hamarkadaren amaierako Los Angeles ilunean, Marloweri ataza bat enkargatu diote: familia aberatseko emakume batek maitale ohia aurkitzeko eskatu dio. Marlowe laster ohartuko da gizonaren desagerpenak ustelkeria-sare bat ezkutatzen duela, eta hiriko agintari aberats eta arriskutsuenetako zenbaitzuen jopuntuan jarriko da detektibea ustekabean.
Lehiaketatik kanpo
Diego Lerman
Argentina - Espainia - Italia - Mexiko - Frantzia 
110 min.
Luciok, unibertsitateko literatura-irakasle itzaltsu batek, ikasgela baten ardura hartuko du haurtzaroko auzoan kokatutako eskola batean, Buenos Aires hiriko aldirietan. Han, Dilan –narkoen talde batek jazarritako ikasle bat– salbatzen lagunduko dio aitari.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa 2019
Jaime Rosales
Espainia - Frantzia 
107 min.
Julia, 22 urteko gaztea eta bi umeren ama, Óscar gatazkatsuarekin maiteminduko da, eta harreman bat hasiko dute. Elkarrekin denbora igaro ahala, Juliak Óscarri buruzko zalantzak izango ditu, ez du jakingo hura den alboan behar duen pertsona. Hala, bidaia pertsonal batean abiatuko da zoriontasun bila beretzat eta bere familiakoentzat.
2022 Uma Pedra no Sapato, Les Films de l’Aprés-Midi, Damned Films, all rights reserved
© 2022 Uma Pedra no Sapato, Les Films de l’Aprés-Midi, Damned Films, all rights reserved
Marco Martins
Portugal - Frantzia - Erresuma Batua 
113 min.
2019ko urria, Great Yarmouth, Norfolk (Erresuma Batua). Hiru hilabete geratzen dira Brexiterako. Ehunka etorkin iristen dira Portugaldik hirira indioilar-haragiaren prozesamendurako lantegietan lan egin nahi dutelako. Tânia (Portugaldarren ama) halako fabriketako langilea zen, baina gaur egun hotel-jabe ingeles batekin ezkonduta dago. Bera da pertsonarik aproposena migratzaile portugaldar horiei lan bat eskuratzen laguntzeko, baina hiritar britainiar bihurtu nahi du, negozio zikin hori utzi eta hotel abandonatuak (senarraren jabetzakoak) eraberritu, hirugarren adinekoentzako egoitza bihurtzeko.
Genki Kawamura
Japonia 
104 min.
Yurikori dementzia diagnostikatu diote, eta, beraz, adimena bizkor ari zaio hutsaltzen. Alabaina, bere seme Izumirentzat, amaren oroitzapenak bizi-bizirik diraute, esperientzia izan zuenean bezain bizi. Baina bizipen baten oroitzapenak nabarmen torturatzen du gizona: ama desagertu egin zela pentsatu zuenean.
Petr Václav
Txekiar Errepublika - Italia - Eslovakia 
141 min.
1764. Josef Venezian bizi da, baina urtebetetik gora darama bizimodu kaxkarra izaten. Opera-konpositore bihurtu nahi du. Hiria jada finkatuta dauden egile talentudunez beteta dagoenez, ez dago lekurik Josefentzat, agidanez. Biolin-jotzaile gisa lan bila dagoela, neska dirudun baten orbitan sartuko da, eta aretoetan jotzeko aukera emango dio horrek. Baina Josefek markesa libertino baten maitale bihurtzean izango du nahi duena lortzeko benetako aukera. Jokamolde sofistikatuak irakatsiko dizkio hark, baita abarkadun-hezkuntzaren seinaleak kendu eta erlijio-intolerantziarik gabeko existentzia hedonista batean sartu ere. Eraldatuta, Josefek sekulako enkargua jasoko du: opera bat idaztea San Carlorako (Europako antzokirik handiena).
Wang Chao
Txina 
118 min.
XX. mendeko 60ko hamarkadaren amaieratik 80ko hamarkadaren hasierara arte, Kong Xiu langile arruntak ausardia handiz hautsi zituen zorigaitzeko bi senarrekiko kateak, eta lantegiko lanaldi astunek uzten zioten denbora librean gogor egin zuen lan hazi eta idazle bihurtzeko.
Fernando Franco
Espainia 
110 min.
Madrilera iritsi berri da Laura unibertsitate-ikasketak egiteko. Gau batean, ezustean, David ezagutuko du, garun-paralisia duen mutil bat. Mutilarekin eta haren amarekin izango duen harremanari esker, Laurak alde batera utziko ditu konplexuak eta segurtasun ezak, etapa berri bati konfiantzaz aurre egiteko. Istorio honek bizitzako momentu bat kontatzen du, non dena baita posible, eta ezustean ezagutzen ditugun pertsonak erabakigarriak izan daitezkeela.
LAURA SIPAN
© LAURA SIPAN
Pilar Palomero
Espainia 
123 min.
Carlak 14 urte ditu eta neskato desafiatzailea eta hezigaitza da. Herri bateko kanpoaldean bizi da, errepideko jatetxe zahar batean, bere ama ezkongabe gaztearekin. Ez da ikastetxera joaten eta egunak Efraín lagunarekin ematen ditu. Gizarte-laguntzaile bat konturatuko da bost hilabeteko haurdun dagoela eta ‘La Maternal’ ama adingabeentzako zentroan sartuko da. Han egoera berean dauden beste gazte batzuekin biziko da. Neskek, haurtxoekin, aurre egin beharko diete helduen mundu berri horri, prestatzeko astirik izan ez duten arren.
Christophe Honoré
Frantzia 
122 min.
17 urte dituela, Lucasen nerabezaroa suntsitu egingo da bat-batean. Bizitza basapizti bihurtu zaio eta hezi egin beharko du. Anaia Parisera joan zaio bizitzera eta orain amarekin bakarrik bizi da Lucas, eta bi horien tartean, itxaropena eta maitasuna berreskuratzeko borrokatu beharko du mutikoak.
CiudadLunar-LaSelvaCine
© CiudadLunar-LaSelvaCine
Laura Mora
Kolonbia - Luxemburgo - Frantzia - Mexiko - Norvegia 
110 min.
"Egun batean gizon guztiak lo geratu eta Lurraren ertzak erre egin ziren". Los reyes del mundo desobedientziari, adiskidetasunari eta erresistentzian existitzen den duintasunari buruzko filma da. Rá, Culebro, Sere, Winny eta Nano Medellíngo bost kale-mutil dira. Erresumarik, legerik eta familiarik gabeko bost errege lur aginduaren bila abiatuko dira. Klan basati eta maitagarri baten bidez kontatutako ipuin subertsiboa, errealitatearen eta eldarnioaren artekoa. Bidaia bat ezerezera, den-dena gertatzen den lekura. 
Manuel Abramovich
Argentina - Frantzia - Brasil - Mexiko 
94 min.
Lalo sex influencerra da: bere gorputz biluziaren argazkiak eta etxean egindako bideo pornoak posteatzen ditu sare sozialetan dituen milaka jarraitzaileentzat. Bere bizitzaren gidari bakarra bada ere, intimitatean, pertsonaiatik kanpo, etengabeko malenkonian bizi dela dirudi.
Ikusmira Berriak 2018 WIP Latam 2021
Rolf Konow
© Rolf Konow
Frelle Petersen
Danimarka 
111 min.
Egon eta Maren senar-emazteek seme heldua galdu dute, eta atsekabeak lur jota utziko du familia osoa, baita Lily alaba ere. Nahigabea jasateko oso modu desberdinak dituzte hirurek, eta behea joko dute laster. Bizitzara itzultzeko eta familia berreraikitzeko bideari ekin beharko diote orain hirurek. Forever bizitza ospatzeko familia-drama bat da, Hego Jutlandian girotua, Danimarkako hego-hegoaldean.
Marian Mathias
AEB - Alemania - Frantzia 
76 min.
Aita bat-batean hil ondoren, Haasek Will ezagutuko du. Runner Estatu Batuetako paisaia zabalean zehar elkar ezagutzen duten bi gazte ezezagunen istorioa da.
UlrichSeidlFilmproduktion
© UlrichSeidlFilmproduktion
Ulrich Seidl
Austria - Frantzia - Alemania 
99 min.
Ewald Errumaniara joan zen bizitzera aspaldi. Orain, eta berrogeitik gora urte dituela, berriro hasi nahi du. Neskalaguna utzi eta barnealdera joango da bizitzera. Inguruko gazteen laguntzarekin, eskola bat gotorleku bihurtuko du. Haurrak pozik eta kezkarik gabe bizi dute bizitza berria. Baina mesfidantza laster piztuko da herrikoen artean. Eta Ewaldek luzaroan ezkutatu duen egia bati aurre egin beharko dio derrigorrean. Rimini filmaren ahizpa da Sparta, eta Ulrich Seidlek iraganetik ihes egiteko ezintasunari eta nork bere burua aurkitzeko minari buruz sortutako diptikoa amaitzen du.
Mikel Gurrea
Espainia 
116 min.
Helenak eta Ivanek bizitza berri bat eraiki nahi dute artelatz-basoetan, baina, lurrean bizitzeko moduari buruzko ikuspuntu ezberdinak dituztenez, bikotearen etorkizuna kolokan jarriko da.
Ikusmira Berriak 2016
Sebastián Lelio
Erresuma Batua - Irlanda 
119 min.
Irlandako Midlands eskualdea, 1862. Neskato batek jateari utzi dio, baina bizirik eta egoera onean dago, miraria badirudi ere. Lib Wright erizain ingelesa herri txiki batera eraman dute Anna O 'Donnell hamaika urteko neska behatzera. Turista eta erromes ugari biltzen dira hainbat hilabetean ezer jan gabe bizirik iraun duen duen neskatoa ikustera. "Zeruko manarekin bizirik irauten duen santu" bat al dago herrian? Aitzitik, fenomeno horren arrazoiak gaiztoagoak al dira? XIX. mendeko Neska barautzaileen fenomenoan inspiratutako thriller psikologikoa, Emma Donoghueren eleberri entzutetsuaren egokitzapena.
Hong Sangsoo
Hego Korea 
97 min.
Adin ertaineko zinema-zuzendari batek, alaba hainbat urtez ikusi gabe egon ondoren, harekin bisitatuko du barne-diseinatzaile baten eraikin bat. Alabak ere barne-diseinua ikasi nahi duelako joan dira bertara. Diseinatzaileak solairuz solairu erakutsiko dizkie egin dituen berrikuntza guztiak. Hirurak solairu guztietako gela guztietan sartuko dira, begiratu bat ematera. Filma horrela hasten da, eta horren ondoren, berriro behetik hasi eta solairuz solairu igoko gara.
Emilio Pereda
© Emilio Pereda
Rodrigo Sorogoyen, Raúl Arévalo, Isa Campo, Alberto Rodríguez, Isaki Lacuesta
Espainia 
229 min. Saila
Eguzki-ekaitz batek Lur planeta osoko elektrizitatea etengo du. Egoera horretan gertatuko dira bost istorio: elektrizitaterik, telekomunikaziorik eta garraiobiderik gabeko mundu batera egokitzeko borrokan ari diren pertsonaiek aurre egin beharko diete beren behar, sen eta beldurrik oinarrizkoenei.
Lehiaketatik kanpo
Yannick Kergoat
Frantzia 
114 min.
Ongi etorri kapitalen ihesaren mundura! Dirutza handi bat metatzeko gakoa izan nahi al duzu? Aurkitu konplizeak, jakin nola ezkuta zaitezkeen eta nola aprobetxa dezakezun sistemaren lege-hutsune oro. Gainerakook austeritate-politiken onurez gozatu beste erremediorik ez dugu izango, gero eta desberdinkeria handiagoko mundu honetan. Noraino irits daitezke gure ekonomia nazionalei lapurtzen dieten harrapari haiek? Zenbateraino dira gure politikariak haien sopikun? Eta nola geldiaraziko ditugu? Ikerketa sakon, dibertigarri, zirraragarri eta egiazkoa, aldaketarako dei berezi eta itxaropentsua.
Emanaldi Bereziak
Isabel Coixet
Espainia 
94 min.
2018an bederatzi emakumez osatutako talde batek salaketa bat jarri zuen Lleidako Antzerki Ikasgelako beren bi irakasleren aurka, 2001 eta 2008 bitartean, nerabeak zirela, jasan zituzten sexu-abusuengatik. Beranduegi zen. Beldurragatik, lotsagatik, gertatutakoa ulertzeko eta digeritzeko denbora gehiago behar izan zutelako, kasua preskribatuta zegoen eta artxibatu egin zuten. Hala ere, ez zekiten beren testigantzei esker ate bat ireki zutela eta, agian, dena ez zegoela galduta.
Emanaldi Bereziak
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: