Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 70. Edizioa 2022  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > Antoinette Boulat
Antoinette Boulat
Casting-zuzendaria eta zuzendaria

Antoinette Boulatek (Paris) Ponette filmaren (Jacques Doillon, Perlak, 1996) casting-zuzendari gisa hasi zuen bere ibilbidea (Victoire Thivisolek emakumezko aktore onenaren Volpi Kopa irabazi zuen Venezian film horretan egindako lanagatik). Harrez geroztik, zuzendari hauen 120 filmetan baino gehiagotan aritu da casting-zuzendari lanetan: Olivier Assayas, Léos Carax, Wes Anderson, Sofia Coppola, Emmanuelle Bercot, Benoît Jacquot, François Ozon, Mia Hansen-Løve, Patricia Mazuy, Ridley Scott, Lars Von Trier eta Ruben Östlund.

2015ean The Grand Budapest Hotel filmeko (Wes Anderson, 2014) gainerako casting-zuzendariekin batera jaso zuen AWFJ Zinemako Emakume Kazetarien Aliantzaren EDA saria. 2017an Europako lehen Casting Saria irabazi zuen Elsa Pharaonekin batera La tête haute (Emmanuelle Berçot, 2015) filmagatik. 2022an Doug Aibelekin batera Chicagoko Kritikari Independenteen Saria eskuratu zuen The French Dispatch (Wes Anderson, Perlak, 2021) filmean egindako lanagatik.

2021ean Ma nuit filmarekin egin zuen debuta zuzendari gisa, Veneziako Mostran (Orizzonti saila) eta Toronton aurkeztuta, besteak beste. Filmak Sari Ekumenikoa lortu zuen Manheim-Heidelbergeko jaialdian, baita FIPRESCI saria ere Atenasko Zinema Europarraren Panorama jaialdian.  

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones