Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 70. Edizioa 2022  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > Matías Mosteirin
Matías Mosteirin
Ekoizlea

Matías Mosteirinek (Buenos Aires) ekoitzitako lehen film luzea Bolivia (Adrian Caetano, Made in Spanish saria) izan zen eta Cannesko Semaine de la Critique ataleko Gazteen Kritikaren Saria jaso zuen 2001ean. Lita Stantic ekoiztetxearekin lankidetzan aritu da Mundo Grúa (Pablo Trapero, 1999), La ciénaga (Lucrecia Martel, Perlak, 2001), La niña santa (Lucrecia Martel), eta Un oso rojo (Adrián Caetano, Made in Spanish, 2002) filmen (besteak beste) ekoizpen exekutiboan.

Hauek zuzendu ditu K&S Films etxeko zuzendari gisa: Días de pesca (Carlos Sorín, Sail Ofiziala, 2012), Los Marziano (Ana Katz, Sail Ofiziala, 2011), El último Elvis (Armando Bo, 2012ko Horizontes Saria), Séptimo (Patxi Amezcua, 2013), Relatos salvajes (Damián Szifron, Perlak, Publikoaren Saria Europako film onenari, 2014ean; Oscarretarako izendatua eta Iberoamerikako film onenaren Goya sariaren irabazlea), El clan (Pablo Trapero, 2015; Urrezko Lehoia zuzendari onenari Venezian eta Iberoamerikako film onenaren Goya saria), La cordillera (Santiago Mitre, Donostia Sariaren Emanaldi Berezia, 2017), Acusada (Gonzalo Tobal, 2018), El Ángel (Luis Ortega, Perlak, 2018), El Pepe (Emir Kusturica, 2018), eta La odisea de los giles (Sebastián Borensztein, Sail Ofiziala - Emanaldi berezia, 2019). Cien años de perdón (Daniel Calparsoro, 2016), Mientras dure la guerra (Alejandro Amenábar, Sail Ofiziala, 2019) eta beste film batzuen filmen ekoizlea ere izan da.

Duela gutxi Marcelo Piñeyroren El Reino (2021) Netflixerako telesailaren ekoizle exekutiboa izan da. 2021ean Platinozko Konex Sari ospetsua jaso zuen bere ibilbideagatik.  

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones