Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 70. Edizioa 2022  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > Rosa Montero
Rosa Montero
Idazlea

Rosa Montero Madrilen jaio zen eta kazetaritza eta psikologia ikasi zituen. Antzerki independenteko taldeekin lankidetzan aritu zuen, Canon edo Tábano kasu, eta, aldi berean, hainbat hedabidetan argitaratzen hasi zen (Fotogramas, Pueblo, Posible). 1976ko amaieraz geroztik, El País egunkarirako egiten du lan esklusiboki, eta 1980-1981 aldian komunikabide horretako igandeko gehigarriaren erredaktore buru izan zen.

18 eleberri argitaratu ditu, hala nola honako hauek: Crónica del desamor (1979), Te trataré como a una reina (1983), Amado amo (1988), La hija del caníbal (Primavera Eleberri Saria 1997), La loca de la casa (2003, Qué Leer saria urteko liburu onenari), La ridícula idea de no volver a verte (Madrilgo Kritika Saria), Los tiempos del odio (2018) eta El peligro de estar cuerda (2022)

Horrez gain, Amantes y enemigos kontakizunen liburua eta bi saiakera biografiko (Historias de mujeres eta Pasiones) ere argitaratu ditu, baita haurrentzako ipuinak, elkarrizketa eta artikuluen bildumak eta Lágrimas en la lluvia komikia ere (2011ko Komiki Onenaren Saria, Bartzelonako Nazioarteko Aretoan herri bozketa bidez).

Bere lana hogei hizkuntzatara baino gehiagotara itzulita dago. Bere ibilbidean zehar lortu dituen aintzatespen ugarien artean hauek nabarmentzen dira: Espainiako Letren Sari Nazionala (2011), Espainiako Kazetaritza Sari Nazionala erreportaje eta artikulu literarioetarako (1980) eta Madrilgo Prentsa Elkartearen Saria bizitza profesional osorako (2005).

 
©Sagredo
©Sagredo

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones